Bera Bera

Select your language

Sendo azaldu da Akaba Bera Bera taldea Gran Monovar Ecociudad taldearen kontra, eta erreztasun osoz 39 eta 23 irabazi egin du ABF ligako bueltan. Donostiarrak bere arerioa baino askoz hobeak izan dira, eta partidako lehenengo 20 minutuak besterik ez du mantendu aurpegia talde alikantearra. Lehenbiziko minutuetan talde bakoitzak bere erritmoa bilatu du, eta hobeto moldatu da egoera horretara kanpoko taldea, aprobetxatzen zuela partidan mantentzeko. Dena den, Bera Berak aurretik jarri zen markagailuan, eta 16. minutuan kanpoko entrentzaileak, José Ignacio Pradesek, hutsartea eskatu zuen 10 eta 6 emaitzakin. Erreakzioa bapatekoa izan zen, eta 0-3ko partzialak behartu egin zuen Reyes Karrereri bere hutsartea eskatzera. Eraginkorra izan zen ere Reyesen hutsartea, eta hortik aurrera talde bakarra Akaba izan zen. Defentsa gogorrakin, eta erritmo bizia eta kontraerasoen bidez, lortu egin zuen azken bost minutuetan 6 gol sartu. Horren ondorioz, atsedenaldian emaitza 20 eta 13koa zen. Bigarren zatian Bera Berak erreztasun osoz eraman zuen partida; jokalari guztiek hartu zuten parte, denek lan izugarria egin zuten, eta Alex Lacrabèrek aprobetxatu zuen bere beso boteretsua ateratzeko. Monovar aldean, ordea, Natalia Amores izan zen taldea mugitzen saiatu zen bakarra. Garaipen honekin Akaba Bera Berak ligako hirugarren postuari begiratzen du oraindik, nahiz eta arerioek ez dute hutsegin aste honetan. Honela, bostgarren postuan jarraitzen du Reyes Karreren taldea, oraindik hiru jardunaldi falta direnean ligako lehenbiziko buelta bukatzeko, eta gainera Erregina Kopan parte hartzea ia ziurtatu egin du. Hurrengo larunbatean Bera Bera Elche Mustang taldea bisitatuko du. Talde hau taulako erdi-behekaldean dago sailkatuta.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores