Bera Bera

Select your language

Elchen jasotako ezusteko porrota ondoren, Akaba Bera Bera berriro arituko da Bidebietan, bihar 19:00etan puntu batera atzetik daukan Almeriako Vicar Goya taldearen kontra jokatuz. Beraz, partida garrantzitsua da hau Reyes Karreren talderako, orain sailkapenean daukaten bostgarren lekua mantentzeko, jardunaldi bat besterik geratzen ez denean lehenengo itzulia bukatzeko. Donostiarren entrenatzaileak daukan zalantza bakarra Yolanda Sanromán da, lehenengo entrenamendua kolpe bat jaso baitzuen eta azken momentura arte ezin izango du jakin posible izango duen jolastea ala ez. Urtea hasi denetik Vicar Goyak bere bi partidak irabazi ditu, Ro’Casa eta Molly Clebaren kontra, eta horrek azaltzen du Miguel Ángel Floridorenak oso momentu onean daudela. Estatuan ez jaiotako jokalari asko badu Vicar Goyak, zortzi hain zuzen ere, bi japoniar barne, Hayafune eta Komatsu. Dena den, talde honen jokalaririk onena Zornitza Koleva bulgariarra da. Jokalari hau, espainiar nazionalizatua, Macedoniako Europako txapelketan bere beso boteretsua azaldu zuen zilarrezko domina lortzeko. “Susu” Kolevaz aparte, partidan bost gol lortzen duela, Kurchankova eta Marija Popovic ere ligako goleatzailerik onenen artean badaude. Azkeneko hau defentsan lan txukuna egiten du, jokalari gogorra bait da, eta hori baieztatzeko esan daiteke ligan bigarrena dela bi minutuko zigorra jasotzerakoan. Hori del aeta, Bera Bera taldearen defentsa ona izan beharko da jokalari hauek gelditzeko, eta baloiak berreskuratzeko kontraerasoa garatzeko. Erritmo altua jarri behar izango du Akabak bi puntuak lortzeko, eta hori lortuta eta erabaki onak hartuta, bi puntuak lortzeko aukera izango du Bera Berak. Garaipena lortua, Erregina Koparako sailkapena lortuko zuen Akaba Bera Berak, eta ligako lehenengo itzulia beteko du Feve Gijon taldeari bisita emanez.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores