Bera Berak puntu bakarra eskuratu du Leonen (26-26)
Bera Bera Eskubaloiak puntu bat lortu du gaur Cleba Leonen aurkako partidan, une garrantzitsuenetan, markagailuan atzetik zirela, epaileen hainbat erabakiek Leongo taldeari mesede egin arren.
Norgehiagoka hasieran Reyes Carrerek 5-1 defentsaren aldeko apustua egin du, Eli Pinedo aurrean jarriz. Defentsak emaitza onak eman ditu, arabarrak ondo amaitu dituen kontraerasoak sortuz. Dena dela, Leongo atezaina bikain ibili da eta Bera Berak gol gehiago lortzea galarazi du. Horrela, lehenengo zatia amaitu arte donostiarrak aurretik izan dira markagailuan. Eli Pinedok pibote lanak bete behar izan ditu, Dara Carvalho eta Antonella Mena zirela eta.
Bigarren zatia gaizki hasi da Bera Bera Eskubaloiarentzat Daria Ilina pibotea eutsi ezin zuelarik. Reyes Carrerek 4-2 defentsa aurreratua kokatu du, Pinedo eta Cuña aurreratuz eta aldaketak oso emaitza ona eman ditu, izan ere, 18-16 galtzetik, 20-22 irabaztera pasatu da Bera Bera. Mar Alicanteren aurkako partida ekarri dugu gogora.
Eta orduan Bera Berako jokalarien hutsegiteak etorri dira eta, batez ere, epaileen erabaki ulertezinak, besteak beste, Eli Pinedori txartel gorria atera diote kanporatze bat zalantzan jartzeagatik. Zazpi minutu falta ziren eta donostiarrak nagusi ziren markagailuan.
Azkeneko bost minututan edozer gauza gerta zitekeen. Ondorioz, iaz bezala, puntu bakarra lortu du Bera Berak Leonen, gutxiegi donostiarrentzat baina, bestetik, ontzat ematen dutena.
Cleba León 26 – Bera Bera 26
Cleba León (12+14): Viga, Samara (2), Raquel Caño (2), Mugosa (6), Benzal, Ilina (9), Cembranos (2), Cristina, Ubillos, Andrea, Engelmo (3) y Rodriguez (2)
Bera Bera (11+15): Zoqbi, Berta (1), Punko (5), Rubio (5), Pinedo (7), Ziarsolo (3), Bea Fernández (2), Cuña (3), Altuna y Campa.
Epaileak: Gerardo Eloy Bohigas eta Joaquim Castañer.
Partzialak: 1-2, 2-4, 4-4, 4-8, 6-8, 9-10, 12-11; 17-13, 18-16, 19-21, 20-22, 23-23 eta 26-26.