Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalariak gaur goizean entrenamenduetara itzuli dira larunbateko Cleba Leon taldearen aurkako partida prestatzeko. Reyes Carrere entrenatzailea piboterik gabe gelditu da, izan ere, Dara Carvalho eta Antonella Mena Brasilekin eta Argentinako selekzioekin daude Mexikoko Joku Panamerikarrak jokatzeko.
Hutsune horiek betetzeko Reyes Carrerek Olatz Ramón jubenila eramango du Leonera. Lanez gainezka dago Olatz, lehenengo taldearekin hainbat saioetan izan da, atzoko jai eguna Faduran eman zuen Euskadiko selekzioekin, larunbatean Leonera egingo du bidaia eta igande eguardian jubenil mailako taldearekin Urnietakoren aurka jokatuko du Bidebietan.
Honen aurrean, Olatz “pozik eta gustora” dago lehenengo taldearekin bidaiatuko duelako, alegia. “Ezagutzen ditut denboraldiaurrea beraiekin egin dudalako eta hainbat entrenamenduetan izan naizelako” azaldu du pibote donostiarrak. Olatz maila ezberdinen aldeaz “jabetzen naiz, batez ere, abiadura handiko jokua delako eta erritmo aldaketa eta indarra behar direlako”.
Autobusez egingo duten bidaiaren aurrean “ilusionaturik” dagoela dio, nahiz eta onartu ere lehenengo taldeko jokalariek adarra jotzen diotela.
“Defentsan nahiz erasoan gustora” aurkitzen da Olatz jubenil mailako taldea presente duena. “Asteazkenean –atzo- jokatu behar genuen baina, azkenean, igandean dugu partida”. Autobusatik jaitsi, ohean sartu eta esnatu bezain pronto, Bidebietara.