Erregina kopako lehiaketaren irabazle gertatu ondoren, eta honez gero Gipuzkoako Foru Aldundi eta Donostiako Udaletxearen arestiko eskerron ekitaldiak jaso ondoren, AKABA BERA BERA taldeak bihar eta Juan José Ibarretxe lehendakariaren eskutik, beste merezimendu ekitaldi bat jasoko du Ajuria Enean bertan, arratsaldeko 19,30etan.
Esandakoaz gainera, eta Ligako txapelketari gagozkiolarik, urrengo neurketa Gijonen izango da bertako taldearen aurka (BM GIJON), larunbatean, Guiako Udal Kiroldegian, arratsaldeko 19,30etatik aurrera. Asturiar taldea hamaikagarren postua okupatzen du egun Ligako sailkapen nagusian, orain arte 13 puntu lortu dituelarik txapelketan. Neurketa honetarako, Tati Garmendia entrenatzaileak azken partiduetan zelairatutako jokalariak izango ditu prest printzipioz, eta neurketa horri begira ari dira entrenamendu sesioetan lanean jokalariak, bi jai-egun gozatu ondoren. Partiduaren epaile, BALLANO DUEÑAS eta TORRES ALAMILLOS arbitro kataluniarrak izango ditugu.
Berdinketa (27-27) izan da gaurko partiduaren emaitza, Akaba eta Roketas taldeen arteko neurketan, Bidebietako kiroldegian. Dena dela, emaitza honek ez du zuzenki isladatzen pistan gertatukoa. Bost minutuko markagailuak erakusten duen moduan, lehe zatian gipuzkuarrak bai defentsa, bai eraso lanetan, argi eta bikain ibili dira, lapurtutako baloi gehienak golak bilakatuz. Era honetan garatu da partidua neurketaren 50garren minuturarte, non kanporaketen eraginez (Tervel eta Agirre jokalariak bi exlusioekin bakoitzak ezin izan dute defentsa lanetan aritu azken ordu laurden osoan) , AKABAren jokoa erabat desorekatu da nonbait, eta andaluziar taldeak okasioa ondo asko aprobetxatu du pistan presentzia berreskuratzeko eta markagaildua bere alde eskuratzeko. Gauzak honela, zirrara, partiduaren azken segundurarte mantendu da bizi-bizi, jada, arbitroak gipuzkuarren aurkako penaltia seinalatu bait du orduan (27-27 markagailuan); Zorionez, Michaela Ciobanu atezainak, bikain ibili da eta jaurtiketa gelditzea lortu du (Dobrinskayza jokalaria izan da jaurtikitzailea) eta beraz, partidua berdinketan bukatu da. Ligako urrengo parada,Giijonen izango dute gipuzkuarrak, datorren larunbatean (maiatzak 5), Asturiasen jokatuko den partiduan, arratsaldeko 19,30etatik aurrera.
Idatzi honen bidez, AKABA BERA BERA taldearen urrengo partiduaren berri eman nahi dizuet. Larunbat honetan, apirilak 28, izango da, Bidebietako kiroldegian, Liga txapelketako bostgarren lekua lortzeko lehian aurkari zuzena den Roketas taldearen kontrako neurketan, arratsaldeko 19,00etatik aurrera. Talde andaluziarra, agerkari gertatzen ari da nonbait aurtengo denboraldian, eta bere kirol historian lehen aldiz, europear txartel bat lortzeko borrokan dihardu. Neurketaren epaile, Karrera Zaldua arbitro euskalduna eta Fernández Fernández asturiarra izango dira.
Galdu egin du gaurkoan AKABA BERA BERA taldeak Lizarran, pistan irabaztea beti zaila gertatzen den Itxako talde naparraren aurka jolastutako partiduan. Dena dela, neurketaren emaitzak ez du zuzen-zuzen erakusten zelaian gertatutakoa. Izan ere, lehen zati osoan, bi taldeek oso joku parekatua erakutsi dute bai defentsan bai erasoan, baina bigarren aldiko hamabostgarren minututik aurrera, nafar taldeko jokalarien defentsa moduak oso erasorkorrak izan dira, nahiz arbitroek horren seinalerik ez eman kasu gehienetan. Egoera honek, gipuzkuar taldearen eraso lanak guztiz zaila bilakatu du, nahi baino baloi gehiago galduz eta zenbait jaurtiketa tronpatuz, Itxako taldeko jokalariak aise aprobetxatu dituztelarik hutsegite hauek. Epaileek ez dute Nelikarla eta Mihai jokalarien pauso errepikakorrak markatu ere ez, eta gauzak honela, azkenean, markagailuak, espero baino distantzia handiagoa seinalatu du neurketaren bukaeran, nafar taldearen alde jada (partiduaren atsedenaldia bukatu bezain laister markagailuak berdinketa erakusten zuen). Galdu egin du beraz Akabak Lizarran, baino pistan erakutsitako joku sendo eta orekatuarekin konforme dira gipuzkuarrak. Liga txapelketako urrengo partidua etxea izango da, Bidebietan, datorren larunbat honetan, apirilak 28, Roquetas almeriarren aurka.