Munduko Eskubaloi Txapelketa amaitu berria da eta jadanik, ABF txapelketa hasteko prest dago. Larunbata honetan euskal derbia jokatuko da Akaba Bera Bera eta Lizarrako Itxako S.D.
artean. 18:30etan izango da bien arteko norgehiagoka Lizarrako kiroldegian.
Konpetiziorik gabeko bost aste hauen ondoren Akaba Bera Berak aste honetan normaltasuna berreskuratzea lortu du entrenamenduetan. Denbora luze honetan Tervel, Garmendia eta Pinedo jokalari garrantzitsu gabe entrenatzen egon behar izan du eta atzo arte ez dute taldeko disziplinan sartzerik izan. Beraz, larunbateko partidari aurre egiteko egun gutxi edukiko dute taldearen jokoari berriz moldatzeko. Dena den, bertan geratu direnak oso ondo aritu dira.
Eider Rubio, Veronica Valverde eta Libe Altuna lesioengatik zalantzak izango dira. Rubio eta Valverde orkatileko bihurdura dute eta artikulazioa zer edo zer handituta dute oraindik. Altuna berriz, belaunean min hartuta dago.
Bihar ostirala arratsaldeko 19:00etan, Akaba Bera Berak, bere prestakuntzari jarraituz Promociones Paraiso Castro Urdiales-en aurka lagunartekoa jokatuko du. Oraingo honetan Bilboko La Salle eskolan izango da norgehiagoka. Partida, klub honetako zuzendaritzak 70garren hamarkadan Bizkaian sortu zen lehenengo emakumezkoen taldeari egin nahi dien omenaldi ekitaldietan kokatzen du, besteen artean, Carmen Braun egungo Bizkaiko federazioko presidentea parte zelarik.
Akaba Bera Berak zenbait bajekin joango da, ezagunak direnez gain Tervel, Garmendia eta Pinedo, min hartuta daudenen zalantzak gehitzen dira Veronica Valverde eta Libe Altuna
Bihar abenduaren 6an, asteazkena, Akaba Bera Berak eta Barakaldkoko Baseti Zuazoren arteko norgehiagoka jokatuko da Euskadiko Kopako finalean. Partida eguerdiko 12:30etan izango da Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian.
Baseti Zuazo lehenengo mailako taldea da eta ligan hirugarren postuan kokatua dago. Hiru atzerritar ditu, lehenengo lerroan jokatzen duten Berar Dumitria errumaniarra eta Botica Snjezana kroaziarra eta Rebeca Sanchez pibotea Mar Alicantetik etorritakoa.
Akaba Bera Beraren aldetik bere internazional jokalaririk gabe joango da partidara: Rafhaelle Tervel frantziarra, Patri Pinedo eta Tati Garmendia euskaldunak, Frantzian ospatzen ari den Munduko Txapelketan baidaude. Esme Lopez normaltasunez ari da nahiz eta azkeneko unean baja eman zioten espainiako selekzioko medikuek. Bestalde, Veronica Valverde zalantza izango da asteleheneko saioan orkatila bihurritu baizuen.
Espainiako eskubaloiko federazioko serbitzu medikuek Esme Lopez jokalariari azterketa egin ondoren kontzentraziotik baja ematea erabaki dute eta ondorioz, datorren Frantziako Mundialean bere parte-hartzeari ere.
Esme Lopez deialdira joan zen klubeko zerbitzu medikuen zein Capbreton errehabilitazioko zentruko medikuen altarekin. Nahiz eta belauneko mugimenduetan parte-hartzen duten giharrak indartzeko ariketa bereziak egiten jarraitu behar, bi txostenak oso estabilitate ona duela adierazten dute (minarik eta lasaierarik gabe) eta oniritzia ematen dute jokalaria taldearekin entrenatzeko.
Aldiz, kontzentrazioan egindako azterketen ondoren espainiako selekzioko medikuek ez gai ematea erabaki dute.
Orain Esme Lopez etxean dago eta Akaba Bera Berarekin normaltasunez entrenatzen ari da.
Bada egun batzuk ETB1eko Sutanblai gazteei zuzendutako saioak gure gazteen entrenamendu bat grabatu zutela, hainbat galdera ere egin zieten. Ikusi nahi izanez gero gaur ostiralean 16an arratsaldeko 16:00etan eta bihar larunbata eguerdiko 12:00etan ikusi dezakezue ETB1en. Baita www.eitb.com/sutanblai orrian sartzen bazarete ikusteko aukera edukiko duzue