Emakumeen eskubaloi ligak berrogei egun daramatza eten. Aste hauetan Bidebietan gelditu diren Bera Berako jokalariek entrenaldi saio ugari burutu dituzte pasa den abenduaren 21ak arte, hainbat arlo fisiko eta teknikoak lantzeko, urtarrilaren 2tik aurrera prest izateko.
Denboraldi honetan, Bera Bera Eskubaloi taldeak Etxebarriko Kukullagaren aurka bi lagunarteko partidak jokatu ditu eta mutilen taldeen aurka hainbat norgehiagoka ere bai.
Halere, beste kirol modalitateak frogatzeko aukera izan dituzte, esate baterako, Gabonetan girotutako areto futbol partidak jokatu dituzte eta eskubaloia gurpil-aulkian ere ibili dira behin.
Gabon oporrak hartu aurretik, Bera Bera Eskubaloi taldeak Mundialean ziren Eli Pinedo eta Dara Carvalho eta Anna Punko eta Nagore Arizaga lesionatutako jokalariak izan ezik, Haizea gaztearen bisita izan zuten.
Eskubaloia asko maite duen doneztebetarrak ohorezko mailako jokalariekin partita jokatu zuen gurpil-aulkian izeneko modalitatearen araupean, besteak beste, atearen neurria 1,20 metrotan kokatuz. Haizeak Bea, Yamiley, Libe, Alba eta Antonella izan zituen taldekide, argentinarra oso fin aritu zen atea zaintzen. Beste aldean, Campa atean, Darly –sarritan saiatu zena gola sartzen lortu gabe baina-, Matxalen, Eider, Melinda, Verónica eta Reyes. Ikus eskubaloia gurpil-aulkian bideoa
Hasieran, jokalariek oztopoak antzeman zituzten, batez ere, paseak emateko eta mugitzeko garaian. Salto Bera Beran saskibaloi taldean aritzen den Haizeak aholkuak eman zituen eta blokeatzen erakutsi ere bai.
Partida amaieran –launa gelditu ziren- Bera Berako jokalariek eskertu zuten Haizearen bisita. “Gurpil-aulki batek dituen mugitzeko oztopoak somatu ditugu eta era berean, Haizeak erakutsi digu arazoei aurre egiten eta inoiz pentsatutako gauzak egin ditugu” adierazi zuten Bera Berako jokalariek.