Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalariek duela hilabete gutxi batzu hasi ziren poltsa batean entrenaldi nahiz partida ostean ur botileko tapoiak gordetzen. Nagore Arizaga zentralak eman zien ekimenaren berri taldekideei.

Aitzina erakundeak sustatzen duen ‘birziklapen solidario’ izeneko kanpainarekin bat eginiz, helburua da Alaxia-Telangiectasia gaixotasunak behar duen ikerketa sustatzea. Gaixotasuna jaio eta bi urte bitartean agertzen omen da eta eraginak latzak ditu, batez ere, giharretan eta mugimenduen koordinazioan ibiltzerako eta hitz egiteko garaian. Horrez gain, hainbat infekzio jasateko aukera gehiago dituzte, endekapenezko gaixotasuna bihurtuz, hain zuzen ere.

Gaixotasun ‘arraroa’ denez eta oso kasu gutxi emanda –Euskadin, bakarra- ikerketa oso garestia da. Aitzinaren web orrialdean azaltzen den bezala, elkartearen asmoa da “gutxieneko finantzazio lortzea ikerketa proiektuarekin hasteko, hau da 50.000 eta 60.000 euro bitartean behar ditugu”.

Eta horrek esan nahi du, apirilean hasi eta 2012ko udararte luzatuko den kanpainak 3.000 tapoi tona jaso behar dituela. Gipuzkoan Urbilen, Tolosako The Nest garagardotegian (Rondilla kalean) eta EHUko Informatika Fakultatean biltzen dira. Ur botileko tapoiak birziklaturik gabeko plastikoen bitartez daude eginda, ondorioz, gehiago ordaintzen da. Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalariak birziklatzen dituzte; hemendik aurrera gogoratu horrelako tapoiak gordetzen ekimenarekin bat egiteko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores