Gazte Mailako Bera Bera taldeak urte ezinhobea izan du, eta Euskal Ligara igoera lortzeaz gain, taldeka eta klubaka, Uztailak 5etik 10era Peñiscolako Nazioarteko Txapelketan izan den garailea izan da. Gainera, senior mailan lortu dute garaipen hori, kontutan izanik taldea osatzeko Bigarren Nazionaleko hiru jokalari izan direla. Titulua lortzeko, Bera Berak Alcañiz, Amposta eta Alcalá de Henareseko Iplacea taldeak gainditu ditu.
Kadete mailako taldeak, ordea, laugarren postua lortu du, Espainia osoko eta Danimarkako arerioen kontra.
Kontutan izanik taldeak plantila murriztuakin izan direla, benetan arrakastatsua izan da Bera Bera taldearen partehartzea.
Akaba Bera Bera taldeko pibotea den Amelie Goudjo Mediterraneo Jokoak irabazi dituen talde frantziarran izan da, Pescaran (Italian) izandako finalan Turkiaren aurkako finalan garaipena lortuta, bi luzapen jokatuta (32-33).
Brontzearen bila partidan, Espainiak, Matxalen Ziarsolo eta Eider Rubiorekin, ez zuten partidan parte hartu Dueñasek erabaki zuelako, eta galdu egin zuen 25 eta 30.
Arrakastatsua izan da frantziar selekzioari Amelie Goudjok izan duen itzulera, eta finalan oso ondo aritu zen Bera Bera taldeko jokalaria, sei jaurtiketan 4 gol lortuta Turkiaren aurkako finalan.
Eider Rubio eta Matxalen Ziarsolok, Akaba Bera Bera taldeko jokalariek, brontze domina lortzeko aukera izango dute Pescaran (Italia) izaten ari diren Mediterraneoko Jokoetan.
Finalerdietan Frantziaren aurka 23 eta 24 galdu egin zuen Jorge Dueñasen taldeak, eta finaletik at geratu da. Finalan Frantziako selekzioa Turkiaren kontra izango du larunbatean, turkiarrek bere partida guztietan garaipena lortu ondoren, eta atzoko finalerdietan Montenegro gainditzen.
Dena den, Akaba Bera Berako jokalari bat izango da finalan, Amelié Goudjo pibota frantziarrak bere selekzioaren egon da Espainia gainditu duen taldean.
Europako txapelketan bigarren postua lortu ondoren, Espainiako selekzioak beste lorpen bat bilatuko du Mediterraneoko Jokoetan brontzea lortzen badu.
Pescaran (Italia) bilduko dira arratsalde honetan Mediterraneoko Jokoen finalerdietan Akaba Bera Bera taldeko jokalari guztiak, Frantzia eta Espainia arteko 16:30etan izango den partidan.
Jorge Dueñasek zuzentzen duen taldean Eider Rubio eta Matxalen Ziarsolo izango dira, eta Frantziako selekzioan Amelié Goudjo pibotea izango da.
Lehiaketan hasiera txarra izan zuen Espainiako selekzioa, Turkiaren kontra 24 eta 26ko porrota jasota, baina hortik aurrera nabarme gainditu ditu bestelako arerioak, Grecia (36-14), Italia (20-40) eta Kroazia (34-17). Akaba Bera Berako jokalariek partida guztietan parte hartu dute, eta espero dute dominaren bat lortzeko aukera izatea.
Beste finalerdia Turkia eta Montenegroren artekoa izango da.
Ermuako ekitaldi Aretoan herriko eskubaloi taldeetako jokalariak eta Matxalen Ziarsolo, Zulai Agirre eta Patri Pinedo Akaba Bera Berako jokalariak bilduko dira arratsaldeko 6retan.
Talde donostiarrako jokalariak hitzaldi batean parte hartuko dute, non azalduko duten nolakoa den jokalari profesional baten bizitza, gazteen artean zabaltzeko, eta ikusentzunezko materialaz baliatuz.
Ekitaldi hau aurrera eramateko, Matxalen Ziarsolo ermuarrak klubarekin daukan harreman estua baliogarria izan da. Gainera, denboraldian zehar herriko ikastolako hainbat ikasle egon zen Bidebietan zuzenean taldea ikusteko.