Libe Altuna dagoeneko etxean dago eskubiko belaunatik berriz operatu ondoren. Orain dela urte bete aurreko lotailu gurutzatua ordezkatzeko jarri zioten plastia hautsi egin zen eta berriz jarri behar izan diote. Nahiz eta hasiera batean meniskoa ukituta ez zegoela pentsatu, %30a kendu behar izan diote. Dena den, medikuen iritzia ona da eta laister ekingo dio dagokion errehabilitazio lanari.
Superliga ABFren bigarren itzulia hastera doa. Larunbatean arratsaldeko 19:00etan Akaba Bera Berak Santanderreko Marina Park-en aurka egingo du Bidebietako kiroldegian. Akaba Bera Berak jokatzen diren bi puntuak irabaztera behartuta dago eta bigarren itzuli hau sentsazio honekin hastera. Oinarrizko bi puntuak denboraldiaren bukaeran Europan leku bat berriz ere lortu ahal izateko.
Marina Park, aurrez, donostiarrak baino maila eskasagokoak dira baino denboraldiko lehenengo partidan ezuztekoa eman zion Akabari beren etxea irabazten gutxienezko aldearekin 28-27. Une hauetan azkenekoa kokatua dago ligako sailkapenean bost punturekin besterik ez, Akabari eta RoCasa taldeei irabazi ondoren eta berdinketa bat Mar Alicante-ri aterata. Baino datu hauek guztiak ez dute gehiegizko konfidantzan erortzen uzten, ba une hauetan, aurkarien sailkapenaz gain ez dago etsai txikirik Akabarentzat.
Kantabriarren jokalari trebeenen artean ezker egaleko Itxaso Egaña oñatiarra dago, Tania Eriksson pibotea eta Danijela Savic erdilaria bere bederatzi metroko jaurtiekin, bereziki lurretikan egindakoak, hainbat arazo eman ziona Akaba Bera Berari lehenengo itzuliko norgehiagokan hamabi gol sartu ondoren. Baita Cruz Robles atezain beteranoa topatzen dugu ere, Akaba Bera Berako jokalari ohia eta beraz, gure jokalariak ondo baino hobeto ezagutzen dituena.
Reyes Carrere gripearekin eta Libe Altuna belaunetik operatzea
Aste honetan zenbait arazo taldearen planak nahasi egin ditu. Alde batetik, Reyes Carrere ezin izan du behar bezala entrenatu gripeaz jota ohean egotea behartu duela. Dena den, larunbaterako sendatuta edo behintzat zer edo zer errekuperatuta egotea espero da.
Bestalde, Libe Altuna berriz bere ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatutik operatu beharko dute. Otsailean urte bat beteko da lesio beragatik operatu zutenetik. Berriz jokatzen hasi ondoren, abenduako entrenamendu batean, jarritako plastia hautsi egin zuen. Hala ere une hartan, bere belauneko estabilitatea zein eusten duten giherrak oso ondo zeudela baloratu ondoren, ez operatzea aholkatu zen. Zoritxarrez, aste honetan berriz min hartu ondoren, operatzeko erabakia hartu da. Hortaz, bihar ostirala eguerdiko 12:30etan Atxalandabaso medikuak Libe Altunaren belauna operatuko du Gipuzkoako Policlinican.
Kaldereroseko asteburu honetan Bera Berako talde guztiak konpetizioa dute. Hauek dira ordutegiak eta lekuak:
- Infantilak:
LEIZARAN – SUPER AMARA BERA BERA
larunbatak 26, 12:00etan Allurralde kiroldegian, Andoain
- Kadeteak:
SUPER AMARA BERA BERA – PULPO K.E.
Larunbatak 26, 16:00etan Manteo Kiroldegian (Donostia)
- Jubenilak:
BERA BERA – PULPO K.E.
Larunbatak 26, 15:30etan Bidebieta kiroldegian (Donostia)
- 2. maila:
BERA BERA – JARRILLERAS (atzeratutako partida)
Igandeak 27, 11:30etan Manteo kiroldegian (Donostia)
- Ohorezko maila:
AKABA BERA BERA – MARINA PARK
Larunbatak 26, 19:00etan Bidebieta kiroldegian (Donostia)
Ustez baino zailagoa Akaba Bera Berak almeriako taldearen aurkako jokatutako norgehiagokan. Ez dago, beraz, etsai txikirik Akabarentzat denboraldi honetan. Partida hasi bezain pronto Akabak erraz hartu zion aurrea partidari. Almeriako taldea bezala, Reyes Carreresek 5:1eko defentsa erabili zuen partida osoan zehar. Defentsa onari esker eta erritmo handia jarriz, golean bukatu ziren nahiko baloiak lortu zituen, bai lehenengoko zein bigarren kontraeraso azkarren bitartez. Honek, partida errazagoa izango zela pentsarazi zuen bertakoei.
Partidaren hasieran ekintza azkarrak golean bukatu baziren ere, ondoren, igoeraren prezipitazioak baloi ugari galtzea eragin zuen. Beraz, nahiz eta defentsan lana ona egin, galdutako baloi kopuruak golak egiteko aukerak murriztu zituen. Bisitarien atezaina bi penalti gelditu zituen ere, Akabak aurretik joateko aukera eragotziz. Honela, atsedenaldira 10-8ko aldearekin bakarrik iritsi zen etxeko taldea.
Bigarren zatian, erasoaldietan egindako akatsak, kanpotar taldeari lagundu zion partidako zenbait unetan markagailuan aurretik jartzea. Gauzak honela, berdinketa behin eta berriz lortu zuten bi taldeek, azkenean etxekoek garaipena lortuz.
Datorren urtarrilaren 19an, San Sebastian egunaren bezperan, arratsaldeko 18:00etan, Akaba Bera Bera eta Vicar Goyaren arteko lehenengo itzuliko azken partida jokatuko da Bidebietako kiroldegian. Donostiarrak bi puntuak eskuratu beharko ditu Lizarra – Estellan datorren apirilean jokatuko den Kopa txapelketan parte hartu ahal izateko. Beraz, oso partida interesgarria izango da, non, etxeko taldeak jokalari guztiak bere esku edukiko ditu garaipena gogor borrokatzeko.
Almeriar taldea zortzi punturekin hamargarren postuan kokatua dago sailkapenean, jeitsieraren postuetatik hiru puntura besterik ez. Honela, larunbatean irabaztea garrantzizkoa dute postu horietatik aldentzeko. Miguel Angel Florido, espainiako selekzioko entrenatzaile ohia dugu talde hau zuzentzen duena. Ohiko defentsak itxiak erabiliz gain, hau da, 6:0 eta 5:1, asko estimatzen ditu irekiak diren sistemak, batik bat 3:3a, baloiaren zirkulazio eragoztearen helburuakin eta arerioaren baloi galtzeak bultzatzeko. Garaiera handiko eta kanpo jaurtiketa oneko jokalariak ditu 1,80 zentimetroetara iristsi eta gainditzen dutenak, besteak beste, Popovic kroaziarra (pibotean jokatzen duena ere) Neukova bulgariarra edo Jelicic ezkertiar serbiarra, guztiak bere herrialdearekin internazionalak direnak. Baino denen artean Aiko Hayafune nabarmentzen da erasoaldiko jokaldietan. Japoniarekin internazionala, jaurtitzaile trebea, azkarra eta ligako golegileen zerrendan hamaikagarren postuan dagoena. Bere kalitatearen adibea da, espainiako selekzioari sartutako hamaika golak Frantzian ospatu berri den mundialeko partidan.
Akaba bi puntuak ez galtzeko intentzio garbiarekin kantxaratuko da larunbateko partidan eta horretarako bere joku onena erabiliko du, hau da, defentsa sendoa eta joku erritmo handia jarriz