Asteburu honetan Bera Berako talde guztiak dute partidak. Egunak eta orduak hauxek dira:
Infantilak: larunbatak 12, 13:30etan Lezon
Lezo Institutua – Super Amara Bera Bera
Kadeteak: igandeak 13, 10:30etan Bergaran
Bergara K.E. - Super Amara Bera Bera
Jubenilak: Larunbatak 12, 17:45tan Andoainen
Leizaran Pegamo – Bera Bera
2. Maila: igandeak 13, 10:30etan Bilbon
Kukullaga – Bera Bera
Ohorezko Maila: larunbatak 12, 18:30etan (bertako orduan) Las Palmas de Gran Canaria
Rocasa Remudas – Akaba Bera Bera
Asteburu honetan Akaba Bera Berak Las Palmas de Gran Canaria uhartera bidaiatu behar du BM Rocasa Remudasen aurka neurtzeko. Partida, Raluy eta Sabroso arbitratratuko dute hauek ere kanariarrak, arratsaldeko bertako 18:30etan izango da.
Garrantzi handiko partida bi taldearentzat Koparako leku bat ziurtatu gabe baitute oraindik biak, zeren eta lehenengo itzuliko zortzi aurrenak bakarrik lortzen dute parte hartzeko eskubidea. Akabak bostgarren postuan hamabi punturekin dago eta hiruko aldea bakarrik du kanariarrekin, hauek bederatzigarrenak kokatua daudelarik. Beraz, garrantzizkoa da Akabak bi puntuak etxera ekartzea.
Rocasa Remudas taldeak, ia-ia bere hasierako zazpikoa osatzen duten zazpi atzerritarrekin indartu da denboraldi honetan. Hauen artean, erdilaria zein alboko Kristian Borseth norvegiarra eta ezker egaleko Alina Marin errumaniarra nabarmentzen dira. Hala ere, orain arte eduki dituzten emaitzak ez datoz bat duten jokalarien mailarekin, azkeneko jardunaldian ezin izan baizuten gainditu Farho Gijonen aurkako berdinketa, nahiz eta taldea hau teorikoki maila gutxiagokoa izan.
Dena den, Akaba Bera Berako jokalariak ez dira joango gehiegizko konfiantzarekin jakinda bi puntuak bi taldeentzako ezinbestekoak direla. Partida honetarako donostiarrak jokalari guztiak ditu prest.
Europako Txapelketa
Bestalde, igande honetan azkenean, klubak jakingo du zenen kontra jokatu beharko du Errekopako Txapelketako final zortzirenetako hurrengo kanporaketan. Txapeldunen Ligako hirugarren fasea bukatzen da, non, C multzoko hirugarren sailkatua izango du aurkari. Aukerak FTC Budapest hungariarra eta montenegroko Buducnost artean dago (Akabako Natasa Krnic talde ohia).
Ostiralean, gaueko zortziretan Buducnost eta Olchim Valcea errumaniarra aurrez aurre jokatzen dute Montenegroko hiriburuan, Podgorica, azken honek sailkepenaren lehen kokatua dagoenez ez ditu puntuak behar. Buducnost taldeak irabaziz gero hau izango da Akabaren aurkaria. Aldiz, galduz gero, igandean Danimarka herrialdean jokatzen den Viborg daniarra eta FTC Budapesten arteko norgehiagokoaren emaitzari itxaron beharko da.
Hasi den urte berri honetan, Errenteriako Ereintza Elkarteak bere 50. urteurrena betetzen du eta ospakizunen barruan Akaba Bera Bera eta S.D. Itxakoren arteko lagunarteko partida jokatuko da. Ekitaldi honetan, emakumezkoen eskubaloiari omenaldia egingo zaio eta bereziki Ereintzan eskubaloian hasitako lehen emakumeen. Lehen talde hauetan Akaba Bera Berako egungo teknikariak bertan eman zituzten lehenengo urratsak, beraz, ospakizun hunkigarria izango da baita ere Reyes Carrere, Ana Carrere eta Amaia Ramirezentzat.
Partida bihar ostirala arratsaldeko 19:30etan Errenteriako kiroldegian izango da.
AKABA BERA BERA 23 – ORSAN ELDA PRESTIGIO 23
Berdinketa garrantzitsua Akaba Bera Berak Bidebietan lortu zuena Orsan Eldaren aurkako partidan. Norgehiagoka oso kalitate handiakoa izan zen, bi taldeek bere joku onena zelairatu baizuten. Bertara hurbildu ziren ikusleek asko gozatu zuten kantxan ikusitakoarekin eta emozioz beteta eduki zuen partidarekin etxekoei animoak eman zieten azken unera arte.
Partida hasi orduko Alakantiarrak aurreratu ziren egaleko brasildarraren, Viviane Rodrigues, sartu zituen bi golei esker. Baino etxekoek ez ziren urduri jarri eta 5:1 defentsaren bitartez baloi asko berreskuratzea lortu ahal izan zuten kontraerasoan golak lortuz. Nabarmentzekoa da Akaba Bera Berak egin zuen defentsa ona. Laguntza handiak eta sei eta bederatzi metroko espazioa erabat menperatu zuten. Kanpotarrek zailtasunak eduki zituzten bere lehenengo zein bigarren lerroko jokalarien mugimenduak egiteko. Ondorioz, etxekoek partida kontrolatu ahal izan zuten, nahiz eta Orsan Elda markagailuan aurrea eraman ia lehenengo zatiaren osoan zehar. Beraz, atsedenaldira 11-12 emaitzarekin bukatu zen.
Bigarren zatian markagailua bata eta bestearen aldekoa bilakatu zen. Aldagelatik atera eta bostgarren minutura Akabak 16-13ko aldea hartu zuen, baino aurkaria bere kalitate ona erakutsiz, azkar erantzun zuen eta berriz aurretik jarri zen 5-0ko partziala lortuz eta ondorioz bi goleko diferentziarekin aurretik jarriz, 16-18. Hala ere, euskaldunak ez ziren behera etorri eta berriz defentsako lan onari ekin zion eta hogeitamar segundu falta zirela norgehiagoka bukatzeko, Tati Garmendiak sartu zuen penalti baten bitartez 23ko berdinketa lortu zuen.
Beraz, oso puntu garrantzitsua lortutakoa eta oso sentsazio onekin bukatu du Akaba Bera Bera taldeak 2007garren urtea.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON DENORI
Akaba Bera Bera: Bouveret, Valverde (1), Patri Pinedo (1), Tati Garmendia (7, 6p), Esme López, Agirre (1), Sanromán (3) -hasierako zazpikoa-, Aisa , Rubio (2), Petrinja (3), Tervel (4), Ziarsolo (1), Puche eta Altuna.
Elda Prestigio: Elejaga, Box (2), Fraile (2, 1p), Tivadar (1p), Soit (5), Jacques (6), Dajcman (2) -hasierako zazpikoa-, Maestro, Martynenko, Amorós (2), Verdú, Begoña Fernández (1), Ilic (2, 1p) eta Sánchez.
Epaileak: González eta Fernández (Euskadi), Petrinja, Altuna (2), Pinedo (2) Tervel kaleratu zituzten donostiarren aldetik. Ilic, Soit, Jacques (2), B. Fernández (2) eta Box (2) Orsan Eldaren aldetik kaleratuak.
Markagailua bost minuturo: 0-2, 2-4, 4-5, 6-7, 8-10, 11-12 (atsedena), 15-13, 16-16, 17-19, 19-20, 21-21 eta 23-23 (amaiera).
Partida zaila eta gogorra larunbata honetan, abenduak 29, arratsaldeko 19:00etan Bidebietan Akaba Bera Berak edukiko duena egungo ABF Superligako liderraren aurka, Alacanteko Orsan Elda. Alacantiarrak partidarik galdu gabe datoz Donostiara, nahiz eta historikoki Bidebietan erraz eduki ez izan, iaz diferentzia gutxiagatik irabazi baizuten 26-27. Aurten, oso joku ona erakusten ari dira defentsan nahiz erasoan, oso talde orekatua baidaukate lerro guztietan. Nabarmentzekoa da bere lehenengo lerroko jokalariek duten kanpo jaurtiketarako gaitasun handia, non, Fraile gipuzkoarra, Tivadar eta Soit errumaniarrak eta Martynenko ukraniarra adierazgarrienak dira. Hala ere, ezin dugu ahaztu bigarren lerroko beste taldekideak, hauen artean piboteak Diana Box alacantiarra eta Begoña Fernandez galiziarra gaur egun ligako pibote onenak. Eta hau guztia gutxi balitz, atean Aitziber Elejaga Basauritarra topatzen dugu, internazionala eta maila handiko atezaina.
Beraz, partida interesgarria eta goi mailakoa gozatu ahal izango dena larunbata honetan Bidebietako kiroldegian. Akabak bi puntuak borrokatzeko prest zelairatuko da ligako talderik onenaren aurka. Zalantza handiena Rafhaelle Tervelen parte hartzearena izango da, aurreko larunbatean eta kolpe handi bat jaso ondoren, sudurra hautsi zioten bukatzeko minutu gutxi falta zela Itxakoren aurkako partidan.