Amaia Ramírez: “2012ari, babeslea eta Txapeldunen ligan aritzea”
“Erronka, ilusioa eta konpromisoa” hitzak erabili zituen Bera Bera Eskubaloiko presidente Amaia Ramírezek Ohorezko Mailako taldearen aurkezpenean, Donostiako Miramar Jauregian burutu zena pasa den irailean.
Egun Amaia Ramirezek berretsi egiten du mezu hori, kirol ikuspegi batean “Bera Bera Eskubaloiak hilabete hauetan frogatu egin duelako txapelketa guztietan lehiatzeko gai dela eta 2012. urtearen zain gaude ilusioz beterik historikoa izan daitekeelakoan”.
Bestalde, azpimarratzen du, era berean, “harrobiaren inguruan, Veronica Valverderen gidaritzapean, eratutako azpiegitura: eskubaloi eskola, infantil eta kadete mailako bi talde bana eta beste bat jubenilean”. Presidenteak “positibotzat” jotzen du baita ere “Egiarekiko hitzarmena, Egia Bera Bera taldea Senior A mailara igotzea bermatu duena dagoeneko”.
Era berean, Amaia Ramírezek taldearen konpromiso sozialari heltzen dio eta datorren ikasturteari begira “Bidebieta osoa inplikatzen saiatuko gara hezkuntzarekin eta eskubaloiarekin zerikusia duen proiektu batean” adierazi du.
Halere, aitortzen du bizi dugun krisialdi ekonomikoa kaltegarria da taldearen ekonomi gaitasuna bermatzeko. Horregatik, Amaia Ramírez hainbat enpresa konbentzitzen saiatzen da Bera Bera Eskubaloiak dituen erronkei elkarrekin heltzeko. Horrela, eskubaloi sekzioko presidenteak “2012. urtean babesle berriak nahi ditut”, kirol arloan “txapelketa guztiak azken unerarte lehiatzea” eta horrez gain, “Txapeldunen liga dugu amets datorren denboraldian”. Horretarako Bera Bera Eskubaloiak bigarren gelditu beharko du ligan eta aurreneko fasea gainditu.
Azkenik, Amaia Ramírezek lerro hauen bitartez “Bera Bera Eskubaloi osoari opa nahi diot asmo onez beteriko 2012. urtea, harrobiko jokalariei nahiz ohorezko mailako taldekideei, teknikoei, delegatu, guraso, babesle, zaleak eta familia hau osatzen dugun guztioi, alegia”.