Hainbat faktore eraman dute Bera Bera Eskubaloia emakumeen eskubaloi Ligako bigarren postura eta bertan zortzi jardunaldi egitea, baina argi dago prestaketa fisikoa –Iker Fernandezen ardura- da horietako bat, partida igaro ahala garrantzi handia duena, alegia.
18 jardunaldi hauetan, Itxakoren atzetik doa Bera Bera golak sartu eta jasotzeko orduan ere, 530 alde eta 380 kontra –nafarrak baino zazpi gol gehiago- hain zuzen.
Zentzu honetan, ligan Bera Bera Eskubaloiak zenbaki hobeak ditu bigarren zatietan. Izan ere, Lizarrerian jokatutako partidan izan ezik, donostiarrek azkeneko 30 minutu guztietako partzialak irabazi dituzte.
Guztira, Bera Berak 286 gol sartu ditu bigarren zatietan eta 244, aurrenekoan, hau da, 42 gol gehiago atsedenaldi ostean.
Jasotako golen inguruan, Bera Berak gol gehiago jaso ditu lehenengo zatian bigarrenean baino. Halere, lehenengo itzuliko datuei buelta eman diete donostiarrek, 133 gol jaso zituzten orduan lehenengo zatian eta 139, bigarrenean. Azkeneko bost partidatan, 59 aldiz zulatu dute Bera Beraren atea eta 49, bigarrenean.
Elx eta Itxako, gehienak
Reyes Carrere entrenatzaileak arazoak sumatu zituen bere taldeari 24 gol jasoz gero. Lau aldiz gertatu da ligan: hiru porrot, berdinketa bat eta soilik garaipen bakarra. 27 da zenbaki madarikatua Bera Berarentzat. Izan ere galdu duenean baino ez da agertu: Itxakoren aurka Lizarrerian, Elche-Mustang taldearen aurrean Elxen eta berriro Itxakok, Bidebietan.
Gaur arte, 16 golekin –Bidebietan lehenengo zatian- Itxako izan da gehien zulatu duen Bera Beraren atea 30 minutuetan. Elxek 15 egin zituen; BM Alcobendas, Itxako eta Cleba León, 14 birritan.
Aitzitiik, Porriñok, Ucam Murtziak eta Kukullagak zati batean bosna gol baino sartu dute.
Brasilen ospatu zen emakumeen eskubaloiko Mundiala jokatzeko atarian gelditu ostean, Bera Berako jokalari Beatriz Fernández sartu berriro ere Espainiako hautatzaile Jorge Dueñasek Eli Pinedo ere agertzen den deialdian.
Aurten birritan izan da Dueñas Bidebietan, urtarrilaren 7an Bera Bera BM Alcobendas ikusten eta urtarrilaren 31ean Itxakoren aurkako partidan.
Espainiak Ukraniaren aurka jokatuko du martxoaren 21ean eta 25ean, aurten Eurokopa jokatzeko sailkapen faseari dagokion hirugarren eta laugarren jardunaldiak, alegia.
Deitutako 16 jokalariak Leioan elkartuko dira martxoaren 18an, igandea. Asteartean Ukraniara egingo dute bidaia eta martxoaren 21ean, asteazkenean, Zaporozhye hirian jokatuko dute arratsaldeko 6etan. Bestetik, laugarren jardunaldian Espainiak Ukrania Lizarrerian hartuko du goizeko 11etan.
Dueñasen selekzioak nahikoa ondo bideratuta du sailkapena, izan ere, Islandia eta Suiza gainditu ditu aurreneko jardunaldietan.
Nahia Arana, Gipuzkoarekin
Bera Berako infantil mailako Nahia Arana jokalaria Gipuzkoako selekzioko deialdian sartu dute. Igande honetan Oñatiko Zubikoa kiroldegia, goizeko 9,30etatik 12ak bitartean, burutuko duten entrenaldian parte hartuko du Aranak.
Asteburu honek emaitza onak ekarri ditu Bera Bera Egia kadete 1, Infantil B eta Egia Bera Bera senio preferente mailako taldeei. Aitzitik, jubenil, Infantil A eta kadete 1 taldeak partidak galdu zituzten.
Euskadiko txapelketan, Bera Bera Egia cadete 2 taldeak 24-19 irabazi zion Amazsa Urdanetari eta garaipenari esker bigarren postuan kokatu dira. Asteburu honetan Barakaldon lidergoa izango dute jokoan Bide Onera Zuazoren aurka.
Bestetik, jubenilek aurreneko biren arten egoteko aukera gehienak galdu dituzte Bidebietan 28-39 Lauko Elgoibar taldearen aurrean galdu ostean.
Senior preferente mailan, Egia Bera Berak 25-29 irabazi zion Ereintzari Udaberri Kopa prestatzeko txapelketan.
Kadete mailako Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Egia kadete 1 taldeak 15-13 galdu zuen Gasteizen Consulting Social Alavés taldearen aurka.
Txapelketa berean, infantil mailan, Bera Bera Egia Infantil B 14-10 irabazio zion Ereintza C taldeari eta Gipuzkoako txapelketan, Bera Bera Egia Infantil A taldeak aise galdu zuen 5-25 Federópticos Ikus Elgoibarren aurrean.
Bera Bera Eskubaloi taldeko Dara Carvalho eta Darly Zoqbi jokalariak, David Doblas eta Sergi Vidal GBCko jokalariekin batera, Donostiako St. Patrick’s English Schoolean izan dira gaur arratsaldean ikastetxeak antolaturiko kirol profesionalari buruzko jardunaldietan.
Topaketaren helburua zen Eskubaloia eta saskibaloia bezalako kirol modalitateak gertuago ezagutzea inguruko kirolarien bitartez.
Horrela, DBHko 3. mailako ikasleek kirolak eta bi taldeetako jokalariak aurkeztu dituzte. Horrez gain, joku batzuen bitartez modalidate bakoitza hobeto ezagutzeko aukera eman dute eta, azkenik, jokalariek hainbat galderei erantzun behar izan dituzte.
Zentzu honetan, St. Patrick’seko ikasleak ez dira kokildu. Kirolarien egoera pertsonala, taldeko nahiz banakako erronkak, elikadura izan dira, besteak beste, hizpide.
Dara nahiz Darly eroso izan dira ikastetxeko auditorioa bete duten ehun ikasle aurrean, gainera, autografo bat baino gehiago sinatu dituzte.
Bera Bera Eskubaloiak sendo jarraitzen du sailkapenean bigarren postua berretsi aldera, izan ere, Cleba Leon 31-24 gainditu du Bidebietan (14-10, atsedenaldian). Donostiarrek bi puntuko aldea dute orain Saguntorekiko eta bostna puntura dira Mar Alicante, BM Alcobendas –atzo Kanarietan galdu ostean- eta Elx Mustang taldeak.
Zazpi goleko abantailak ez du partidaren zailtasuna adierazten, Bera Berak bigarren zatiaren erdialdean lortu baitzuen alde hori. Donostiarrek aurreneko bost minutuetan hartutako abantaila (4-1) ondo kudeatu dute norgehiagokan zehar. Partida hasiera bikain Zoqbi berriro ere eta Bea Fernández, Rubiok eta Camparen golei esker aurreratu da Bera Bera.
Cleba Leonek, ordea, ez du etsi eta Benzal eta Cuñari esker aldea murriztua lortu dute (17. min. 9-7). Reyes Carrerek hutsartea eskatu du eta defentsa hobeto du taldeak, kontraerasoak sortuz eta Dara Carvalho sutsu agertu da orduan, guztira bederatzi gol sartu ditu brasildarrak.
Atsedenaldi aurretik Anna Punko beragertu da, abenduaen 14an operatu zuten eta, jakina, erritmo falta nabaritu du errusiarrak. Atsedenaldian 14-10 iritsi dira Pinedoren gol bati esker.
Bigarren zatian Benzalen gol batek 17-15 gerturatu du Cleba Leon. Bera Berak arnasa hartu du Carvalho eta Pinedo baliatuz eta Bea Fernandez bi minutuz kanporatua izan arren, Bera Berak aldea zabaltzea lortu du Ziarsolo eta Pinedoren kontraerasoetan (44 min. 23-16).
Halere, lanean jarraitu du Leonek eta lau minutu falta zirela 28-24 gerturatu dira. Reyes Carrere entrenatzailearen beste hutsarte batek taldea lasaitu du eta garaipena Bidebietan gelditu da.
Bera Bera 31 - Cleba León 24.
Bera Bera 31(14+17) Zoqbi, Berta (1), Bea Fernández (6), Rubio (4, 1p), Cuña (1), Carvalho (9) y Ziarsolo (3) –titularra- Pinedo (5), Campa (2), Menéndez eta Punko.
Cleba León 24 (10+14) Cristina, Caño (4), Da Silva (4), Engelmo (4), Ilina (2, 1p), Juceli (1)y Cembranos (1) –titularra- Fekete (p.s.), Benzal (5), Marta Méndez (3) eta De la Cruz.
Epaileak: Martin Rodríguez Mondelo eta Daniel Portela (Galiziarrak)
Exclusiones: Campa, Bea Fernández (2) y Pinedo Bera Beratik eta Cembrano, Ilina, Benzal eta Juceli (3, gorria 56. min).
Partzialak: 4-1,7-3, 9-7, 11-8, 13-9, 14-10 –atsedenaldian- 16-13, 20-15,23-16,27-21,28-23 eta 31-24.
Gertakariak: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu Blanca Urgell, Kiroletako Zuzendari Patxi Mutiloa, Pasaiko Portuko presidente Lucio Hernando eta Lagun Aro GBC taldeko presidente Gorka Ramoneda izan dira partida ikusten. Partida hasieran, minutuko isilunea egin zen Alba Menéndezen amona gogoan.