Bera Berak gol bakar batez galdu zuen Usurbilgo gizonezkoen aurka
Atzo arratsaldean Bidebietan jokaturiko partidan Bera Bera Eskubaloiak sensazio onak izan zituen gizonezkoen bigarren nazionalean aritzen den Usurbil senior mailako taldearen aurka 31-32 galdu arren.
Ligari berriro ekiteko hilabetea falta denean, Bera Berak baliabideak hobetu nahi ditu eta jokalari gazteei minutuak eskaini. Horrela, Alba Menédez eta Nagore Arizagak partida osoa jokatu zuten. Bera Bera joku azkarra egiten saiatu zen, barneraketak egin edo pibote nahiz hegalekin loturak gauzatu.
Horrela, Usurbil gainditu zuen lehenengo zatian baina ezin izan zion bigarren zatian emaitzari eutsi.
Larunbatean Oñatin Zuazo Barakaldo izango da aurkaria, ohorezko mailan aritzen den taldea. Partida Zubikoa kiroldegian izango da 18etan.