Alde batetik, “motibaturik” egingo dute debuta lehiaketa berri batean eta, bestetik, Europa Cupeko edizio honetan ahalik eta urrutiena iristen saiatuko dira.
Halere, Dara Carvalho, Bea Fernández, Melinda Berta eta Anita Campa badakite zer den Europan aritzea beste klubekin eta pibote brasildarrak nahiz kantabriarrak selekzioekin eskeramentu handia dute nazioartean.
Aldiz, Verónica Cuña galiziarrarentzat partida berezia izango da, 30 urterekin debuta egingo baitu Europako txapelketan. 23 urteko Yamiley Rodríguez eta Antonella Mena gazteak ere EHF Cupean debuta egingo dute bihar. Pibote argentinarrak partida asko jokatu ditu selekzioarekin.
Azken entrenaldia
Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalariak atzo errekuperazio ariketak egin zituzten Gascan (asteazkenean BM Castroren aurkako partida jokatu zuen) eta gaur normaltasun osoz entrenatu dira, nobedaderik gabe, hau da, Reyes Carrere entrenatzaileak guztiak ditu prest kanporaketa gainditzeko. Bihar Gascan, arratsaldeko 5,30etan, igandean Egian, eguardiko 12etan.
Bestalde, DHW Antwerpen talde belgiarrak Gipuzkoara eguardian iritsi ondoren, arratsaldeko 4etatik aurrera Gascan entrenaldia burutuko du.
Europako txapelketaren inguruan, Reyes Carrere entrenatzaileak eta Matxalen Ziarsolo kapitainak taldea “prest” ikusten dute “bi partida jarraian jokatzeko eta, ostean, asteartekoari heltzeko”. Reyes Carrerek dio “Europan aritzea guk irabazi dugu, ondorioz, partida gehiago jokatu behar ditugu, hori da, hain zuzen irrikaz nahi duguna”.
Bera Bera Eskubaloi taldeko entrenatzailea baikor da aurreneko kanporaketaren aurrean “ondo ikusten dut, joku onez gainditzea espero dut”. Halere, Reyesek “konfidantza eta umiltasuna” eskatu du “edozein partida irabazteko gauzak ondo egin behar direlako, partidan sartuta egon eta sendo jokatu”. DHW Antwerpen talde belgiarraren inguruan, Reyes Carrerek adierazi du “bostgarrenak dira ligan”, era berean, “lehenengo lerroa eta jokalari lituaniar batek bataz beste 12 gol sartzen ditu” azpimarratu du.
Bestetik, Bera Bera Eskubaloi taldeko kanpitain Matxalen Ziarsolok “jokalariak oso motibaturik gaude, ilusio handiz eta gogo askorekin lehiaketa honi heltzeko” aitortu du.
Hainbeste partida jarraian izateari ez dio garrantzi handirik ematen Matxalenek. “Jokatzea gustoko dugu eta Donostian kanporaketa izatea ere bai, Gascara jende gehiago etor daitekelako eta Egian, hitzarmena medio, eskubaloia biziki jarraitzen dutelako”. “Beti esango dugu Bidebieta dela gure etxea baina oso pozik gaude Europako lehiaketari helduko diogulako” gaineratu du.
Sagunto
Taldearen ibilbideaz galdetuta, Reyes Carrere entrenatzaileak aitortu du “oraindik badira gauza batzuk finkatu gabeak, 24 gol baino gehiago jasotzen baditugu moldatu beharreko zehetasunak agertzen dira eta aldeak daude kanpoan nahiz etxean aritzen dugunean”.
“Elxen aurreneko hamar minutuetan jarraian zazpi jaurtiketak huts egin genituen, halere, gauza guzti horiek gainditu behar ditugu” azaldu du. “Ahalmena dugu nahi duguna lortzeko” azpimarratu du Reyes Carrerek.
“Guretzako hurrengo norgehiagoka da garrantzitsuena, hau da, larunbatekoa” esan ondoren, Reyes Carrerek datorren asteartean Saguntoren aurkako partida –taldeak egun berean bidaiatuko du- “Ligaren etorkizunerako oso garrantzitsua izango da, dudarik gabe”. Izan ere, “Saguntori begiratu behar diogu, bigarrenak dira, oso talde titularra ona dute, eskarmentu handiko jokalariak” aipatu du.
Matxalen Ziarsolok, berriz, “goiko postuetako borrokan aritzeko partida garrantzitsu” gisa ikusten du erronka hori.
Kotxeei orotariko zerbitzuak eskaintzen ditu Autocentro Igarak, batez ere, Audi eta Volkswagen izeneko autoei.
Lerro hauen bitartez, Autocentro Igarari eskerrak eman nahi diegu Bera Bera Eskubaloiarekin izandako lankidetza dela eta.
Bidebietan jokatutako partida hamargarren minututik aurrera erabakitzen hasi da, Eli Pinedori esker, lehenengo zatian bakarrik bost gol sartu dituelarik.
Reyes Carrerek 6-0 defentsa ezarri du, Punko, Bea Fernandez, Rubio eta Eli Pinedo Castroko lateralen bila irteten zirelarik, kantabriarren jaurtiketak oztopatuz. Era berean, Pinedok, Bertak eta Carvalhok kontraerasoak gauzatu dituzte, donostiarren abantaila handituz.
Bigarren zatian Bera Beraren ez du defentsan eritmo jaitsi, Anna Punko erasoan fin eta Reyes Carrerek Pinedo, Rubio, Carvalho eta Bea Fernandez jokalariei atsedena eman die. Horrela, lesioa ostean Alba Menendez debuta iritsi da. 15 minutu jokatu ditu eta gol bat sartu.
Markagailuan abantaila argia izanda, Reyes Carrere asteburuan pentsatzen hasi da. Bera Berak DHW Antwerpen talde belgiarraren aurkako partidak Donostian jokatuko ditu, larunbatean Gasca Kiroldegian (17,30) eta igandean, Egiako kiroldegian (12etan).
Espainiako selekzionatzaile Jorge Dueñasek partida ikusi du.
Bera Bera (18+15): 33
Zoqbi, Berta (3), Punko (5), Rubio (4), Carvalho (4), Bea Fernández (3), Pinedo (5) -talde titularra- Yamiley (a.s.), Cuña (3), Ziarsolo (5), Altuna, Mena, Campa eta Menendez (1).
BM Castro Urdiales (11+11)
Muñoz, Trojaola (6), Elorza (6), Yañez (4), Martínez (4), Gómez, San Antonio -talde titularra-, Zorrilla (a.s.), Nogales (1), De la Fuente eta Costales (1).
Epaileak: Javier Álvarez (País Vasco) e Ion Bustamante (Navarra)
Kanporaketak: Altuna, Cuña eta Menendez, Bera Beratik eta Yañez, Elorza (2) eta Gómez, BM Castro Urdialesetik,
Partzialak: 3-3,8-5, 14-8, 15-8, 18-11 (atsedenaldia) 21-13, 24-14, 26-16, 30-19, 30-20 eta 33-22