Azken Liga amaiera estua, 2010. urtean
Bera Bera Eskubaloia eta Elche Mustang taldea liga amaieran puntu bakar bateko aldearekin iritsi dira, 2009-10 denboraldiaz geroztik ematen ez zena, orduan, Itxakok eta Eldak azken norgehiagokan jokoan izan zuten liga. Nafarrek etxean 38-17 gainditu zuten Vicar Goya eta bigarren ligaren jabe egin ziren. Hurrengo bi denboraldietan tartea zabalagoa lortu zuten.
Izan ere, azken hamarkadan kontutan harturik, azken jardunaldian erabaki da liga lau denboraldietan eta líder iritsi dena irabazi du, hau da, ez da iraulketarik eman.
Elda Prestigio birritan, Astroc Sagunto –Eider Rubiorekin-, Cementos La Unión Ribarroja beste bitan eta Itxako lau alduz izan dira txapeldunak azken hamarkadan. Bera Bera edo Elche Mustang hasiberri dira horrelakoetan.
2009-10 denboraldiaz gain, 2006-07 denboraldian Cementos La Unión Ribarrojak bi puntuko aldea zuen Astro Saguntorekiko baina azken honek gol average delakoa alde zuen. Cementos taldeak 25-21 gainditu zuen Akaba Bera Bera eta bigarren aldiz txapelduna izan zen.
Hurrengo urtean average delakoa erabakiorra izan zen. Elda Prestigio eta Itxako berdindurik iritsi ziren eta Parc Sangunto bi puntura. Alacantekoek nafarrei gol average irabazi zioten hiru golez baina valentziarrak hartu behar zituzten. Eldak 33-30 irabazi zion Saguntori azkeneko liga eskuratuz.
Aurtengo txapelketa lortzeko -Bera Bera eta Elche taldeek Castron eta Castelldefelsen irabaziz gero- gutxienez 46 puntu beharrezkoak dira, kopuru horrekin azken hamarkadan zortzi liga eskuratuko lituzke eta beste batean, average delakoak erabakiko zuen. Hau da, aurten azpitxapeldun irtengo den taldea 2007-08 denboraldiko Itxakok (47 puntu) baino ez du gaindituko eta 2005-06 denboraldiko Saguntok berdindu. Iazko urte bikainak 45 puntu eman zizkion Bera Berari.