Lehiaketa honen egutegi bitxia dela eta, Bera Bera Eskubaloiak eta BM Mar Sagunto taldeak astearte batean aurrez aurre izango dira sailkapeneko ohorezko postuak helburu. Saguntoko jokalariak Errekopan jarraitzeko Bielorrusian gainditu zuten oztopoa eta duela astebete eskas bi talde hauek Castro eta Itxako izan zituzten aurrean ligan. Bihartik aurrea, urtarrilaren 8rarte geldituko da liga, abenduaren 2tik 18ra bitartean emakumeen eskubaloioko Mundiala ospatuko baita Brasilen.
Eguteagiak Bera Bera kaltetu du, Dara Carvalhok bihar beteko baitu azaroaren 5ean Elxen atera zioten txartel gorria dela eta ezarri zioten partidako zigorra.
Sagunto-ohiak
Bera Bera Eskubaloi taldeko lau jokalari Mar Sagunton izan dira denboraldi ezberdinetan. Eli Pinedo, Eider Rubio, Darly Zoqbi eta Bea Fernández dira eta badakite arerioaren ezaugarriak eta zer egin behar den irabazteko. “Oso partida garrantzitsua da beraiekiko desabantaila murriztu behar dugulako” dio kantabriako lateralak. “Jokalari onak dituzte, oso defentsa ona ez dira jaurtitzaileak baino eskubaloian ondo jokatzen badakite” azaltzen du Espainiako selekziora asteazkenean itzuliko den Bea Fernandezek.
Sagunto plaza zaila izan ohi da Bera Berarentzat, 08-09 denboraldian 28-30 irabaztea lortu bazuen ere. 09-10 denboraldian Saguntok 36-27 gainditu zituen donostiarrak eta iaz 32-26.
Autobusean
Bera Bera Eskubaloiak Saguntora dauden 550 kilometro bihar beteko ditu. Autobusa goizeko 9,30etan irtengo da Bidebietatik, Teruelgo Monreal del Campo herrian bazkalduko dute jokalariek eta René Marigil kiroldegira partida hasi baino bi ordu lehenago iristeko asmoa dute. Norgehiagoka @BalonmaBeraBera twitterren bidez jarraitzerik izango da.
Teorian partida bat gehiago da, kasu honetan bederatzi jardunaldiari dagokiona, halere, Elxen jasotako porritak Bera Berak gehiago estutzen du Mar Saguntok baino hiru puntu gutxiago duelarik.
Larunbatean Bierlorrusian jokatu zuen arerioa goraipatzen du Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaileak. “Saguntori begiratu behar diogu, bigarrenak dira, oso talde titularra ona dute, eskarmentu handiko jokalariak” ohartarazi du Reyes Carrerek.
Dara Carvalhoren baja izan arren, taldeko kapitaina Matxalen Ziarsolok biharko partida (iluntzeko 7etan) “oso garrantzitsua da bi taldeak sailkapeneko goiko postuak ditugulako helburu”.
Reyes Carrere entrenatzaileak arazorik gabeko norgehiagoka ez ezik etxeko lanak egitea ere nahi zuen.Bera Berak Gascan hartutako abantaila (14-44) dela eta, gustoko partida baino derrigorrez jokatutako norgehiagoka zirudien, lesioren bat izateko arriskuekin.
Hasieran zalantzak ageri dira donostiarren aldean (5-4) Carrerek hutsartea eskatu arte. Orduan Bera Berak defentsari gogor ekin zion eta lehenengo zatiko azkeneko 18 minutuetan 12-3 izan zen partziala. Taldea zuzentzen Cuñak Rubioren lekukoa hartu zuen eta 5-1 defentsan aurrean kokatu ere bai. Ziarsolo eta Bertak Pinedo eta Altuna jokalarien lekuak hartu zituzten eta Yamiley Rodríguezek atea zaindu zuen aurreneko 30 minutuetan.
Hala eta guztiz ere, Reyes Carrerek jokalari guztiean arten banatu zituen minutuak Saguntoren aurkako partidan pentsatuz. Horrela, Menak eta batez ere bigarren zatian Campak, Menendezek eta Arizagak minutuak izan dituzte gaur ere bai. Ondorioz, 81-29 izan da kanporaketa honen azken emaitza.
Datorren asteartea berezia izango da Bera Berarentzat, alde batetik, final zortzirenetan arerioa ezagutuko du eta, bestetik, Mar Saguntoren aurka partida garrantzitsuari ekingo dio.
Bera Bera (17+20): 37 Yamiley, Berta (2), Punko (2), Cuña (3), Carvalho, Bea Fernández (5), Ziarsolo (6) –titular- Zoqbi (a.s.), Pinedo (6), Altuna (4), Rubio (2), Mena (1), Menéndez (2), Campa (2) eta Arizaga (2).
DHW Antwerpen (7+8): 15 Tchouanwou, Borgers (3), Segers (1), De Vooght, Pauwels (1), Ruginyte (3), Fripon (2), -equipo titular- Rosseau (a.s.), De Weerdt, Szilagyi (2), Hourau, Haazan (1), Jassens, Van den Abeele (1) eta Kowalczyk (1).
Epaileak: Crnojevic y Kostecki (Croatia).
Kanporaketak: DNW Antwerpen: Segers (2), Fripon eta Ruginyte; Bera Bera, Menéndez (2) eta Campa.
Partzialak: 5-4, 9-4 y 17-7 (atsedenaldia), 25-11, 30-12 y 37-15 (finala).
Gasca kiroldegian arratsaldeko 3etan, Europa Cupeko Bera Bera – DHW Antwerpen arteko partida aurretik, Bera Bera Egia Cadete 2 taldeak Consulting Social Alavésen aurka jokatuko du.
Bukatzeko, Bera Bera Egia jubenil mailako taldeak arratsaldeko 6,15etan jokatuko du Andoaingo Alluralde kiroldegian CDB Leizaranen aurka.