Eta puntuak binaka poltsikoratzen dituena Bera Bera Egia kadete 2 taldea da. Atzo Oñatin Aloña Mendi ‘A’ taldea 10-23 menperatu zuten donostiarrek. Seitik sei eta sailkapenean lidergoan bakarrik dira. Bestetik, kadete 1 taldeak 19-13 galdu zuen Casa Astigarraga Elgoibarren aurka, datorren igandean Bidebietan 12etan kadete 2 taldeak jasoko duen taldea, hain zuzen. Bera Bera kadete 1 taldeak 10etan jokatuko du leku berean Ordizia Irurenaren aurka.
Bidebietan larubatean arratsaldeko 7etan ohorezko mailako taldeak Balonmano Porriñoren aurka jokatzeaz gain, Bera Bera Egia infantil mailako bi taldeen arteko norgehiagokarekin asteburua osatuko da, larunbatean Bidebietan, 10,30etatik aurrera, hain zuzen.
Euskadin ordu txikiak zirela jokatutako partidan, Dara Carvalhoren selekzioak 15-5 partzialari esker lehenengo zatian erabaki du finala. Bera Bera Eskubaloi taldeko pibote titularrak 28 minutu jokatu eta bi gol sartu ditu norgehiagokan. Antonella Mena pibote argentinarrak, berriz, gol bakarra sartu du 29 minutuetan.
Horrela, Dara Carvalho urrezko dominarekin eta datorren urtean Londreseko Joku Olinpikoetan parte hartzeko txartelarekin itzuliko da Donostiara. Era berean, Antonella Menak txapelketa ona burutu du zilarrezko domina lortuz. Argentinarra gehien jokatu duen selekzioko bigarren jokalaria izan da, partidako bataz beste 46 minutu pistan egon delarik.
Larunbatean ere bai, baina Zarautzen, Bera Bera Egiako jubenilek berdinketa baino ez zuten lortu Aiala ZKE taldearen aurka (30-30). Bihar, urriak 25 asteartean, bertan behera gelditu zen Bartolo Jatetxearen aurkako partida jokatuko da eta, irabaziz gero donostiarrak lidergoan koka daitezke, Urnietan Aloña Mendiren porrota baliatuz.
Igandean kadeteen txanda izan zen Oñatiko Aloña Mendiren aurkako norgehiagoketan. Izan ere, Bera Bera Egia kadete 1 taldeak aise galdu zuen 13-24 Aloña Mendi A taldearen aurka eta Bera Bera Egia kadete 2 taldeak 39-4 irabazi zion Oñatiko B taldeari.
Bihar 12etan, Zubikoa kiroldegian, Aloña Mendi A-Bera Bera Egia kadete 2 aurrez aurre izango dira eta lehenengo urteko taldeak Elgoibargo Olaizaga kiroldegian, 11,30etan Casa Astigarraga Elgoibar taldea zain izango du.