Kirolak txapelak aldez aurretik jarri ohi du eta askotan antolaturik ziren festak bertan behera gelditu dira. Horregatik, Bera Berako plantilla osoa ingurua bakantzen saiatzen da, partidaren garrantziaz ohartuz eta punturik urratzeko premiaz jabetu helburua lortze aldera. Izan ere 23 urte dira Bera Bera ohorezko mailara igo zenetik eta lehenengo aldia da liga eskura duela.
Astean zehar entzun diren ahots guztiek diote “emozioak alde batera utzi behar ditugu jokuari burubelarri ekiteko” Reyes Carreren hitzetan edo “partida iristeko irrikan gaude” ez du izkutatu Matxalen Ziarsolo kapitainak.
Bihar “partida dagoela” barneratua dute, izan ere, “oraindik ez gara txapeldunak, puntu bat falta zaigu eta aurkaria errespeta ezean partida galtzeko arriskua handiago litzateke” azaldu du Reyes Carrerek.
Matxalen Ziarsoloren ustez “sasoi onean iritsi gara, nahiz eta denboraldi amaierako ohiko minak agertu nonnahi, halere, dakigun moduan jokatuko dugu azken partida”.
Horrela, bihar 19etan –partida guztiak ordu berean- Bera Berak Castro Urdiales izango du aurrean -Agatha Gracía (Katalunia) eta Vanesa Pérez (Galiza)-. Azkena izan arren, Castro Urdialesek norgehiagoka berezia burutu nahiko du eta zailtasunak eman zizkion BM Rocasari duela hiru aste.
Bera Berako plantilla osoa Pachi Torre kiroldegira abiatuko da, Verónica Cuña eta Esther Arrojeria eta Uxue Ezkurdia gazteak, barne. Taldeak ez du bidaia bakarrik egingo, Erreka Laranja peña eguna pasatuko du Castro Urdialesen eta zalego asko kotxez gerturatuko da. Merezi du.