Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak gaur goizean Bidebieta kiroldegian Imanol Álvarez aurkeztu du, datorren denboraldian ohorezko mailako taldea zuzenduko duen entrenatzailea. 46 urteko ermuarra, Eibarren burutu du bere kirol ibilbidea, jokalari nahiz entrenatzaile gisa. Viktor Debre eta Julián Ruiz entrenatzaileen bigarrena izan zen eta aurten Lehenengo Nazionaleko Somos Eibar Eskubaloia taldea zuzendu du. Aurkezpenean, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendia pozik agertu da “Imanol aurreneko aukera zen eta aurrean jarri diogun erronkari eutsi egin diolako”. Imanolek onartu du “Tatiren deia ostean egun batzuk hartu nituen, erronka zaila baina erakargarria baita, etortzeko modukoa”. Bera Berak Liga, Kopa eta Superkopa irabazi ditu eta Europan ibilbide duina egin “horrek guztiak interesa handitzen du, kanpotik talde honek seriotasuna eta lan onaren irudia ematen du, erakargarriagoa egiten duena”. Gizonezkoen eskubaloian duen eskarmentuaz galdeturik, Bera Berako entrenatzaile berriak adierazi du “kirol bera da, eta oso pozik nago emakumeen eskubaloiko elitean dagoen taldea zuzentzeko aukera eman didatelako”. “Ez dut uste taldeari moldatzeko arazoak izango ditudanik –jarraitu du- eta ez dut uste asko aldatuko denik kirol bera delako, hau da, taldearen onurako lan egingo duen jokalari multzoa”. Imanol Álvarezek “gustoko dut defenditzen duen taldea, korrika egiteko aukera ematen duena” azaldu du. “Eta talde honek badaki hori egiten, lerro honetan jarraituko dugu eta beste urrats bat eman nahi nuke, baloiak lapurtzeko aurrera hartzea; ez da erraza baina ideia horrekin nator” aipatu du. Plantillaren inguruan “sakonean hitz egin behar dugu, bilerak egin” onartu du eta Tati Garmendiak gehitu du “iazko talde gehiena mantenduko dugu eta lehenengo lerroko jokalariak fitxatzeko lanean gaude”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores