Bera Bera

Select your language

Datorren astelehenean, abuztuak 5, Gasca kiroldegian Bera Berako plantilla elkartuko da nobedadeak eta erronka garrantzitsuak izango dituen deboraldi berri bati ekiteko. Imanol Alvarez entrenatzaile eta Ana Temprano eta Ana Martínez jokalariak izango dira aurtengo aurpegi berriak, azpimarragarriena Champions Leagueko multzoen fasean debuta delarik. Horretarako Bera Berak hilabeteko prestakuntza burutuko du eta pistan egingo den lanak garrantzi handia hartuko du. Izan ere, donostiarrek zazpi lagunarteko jokatuko dituzte hiru astetan. Lehenengoa, abuztuaren 10ean, larunbatean, 17,30etan Zumaian Cleba Leonen aurka. Ondoren, Frantziara abiatuko da taldea Míos Biganosen aurka aritzeko, abuztuaren 14an asteazkena 18,30etan. Abuztuaren 17an Nafarroako Mendavia herrian izango du hitzordua, 19,30etan Zuazo Barakaldoren aurrean. Faduran prestakuntza egiten egongo den Angolako junior selekzioa izango da hurrengo aurkaria. Bidebietan abuztuaren 20 edo 21ean izango da. Hilaren 24an, berriz, Leonera abiatuko da Bera Bera Cleba Leonen aurka aritzeko. Egiako txapelketan Frantziako Mios Biganos izango du aurrean abuztuaren 28an eta 31an Bidebietan Kukullaga Etxebarri taldearen aurrean amaituko ditu lagunartekoak. Iraileko hasiera gogorrak eta urriaren 6tik aurrera hasiko den Champions League txapelketak prestakuntza fisikoa estutuko die taldeari. Bera Berak irailaren 7an Superkopa izango du jokoan Rocasaren aurka, astebete beranduago A Guardan ligari ekingo dio Mecalia Atlético Guardés indartu den taldearen aurka eta kanariarrak hartuko ditu Bidebietan irailaren 21ean, aurten liga eskuratzeko faboritoen artean dagoen taldea, alegia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores