Bera Bera

Select your language

Liga, Kopa eta Superkopako txapeldunak abuztuaren 5ean ibilbide berri bati hasiera jarriko dio. Imanol Álvarez gidari berriak eta Martin Larrañaga berriro ere bigarren entrenatzaileak plantilla Josean Gasca kiroldegira deitu dute. Bi astetan zehar Championseko partidak burutuko diren pistan arituko da Bera Bera Bidebieta abuztuaren 19ra arte itxita baitago. Donostiarrak oso denboraldi berezi baten aurrean daude, entrenatzaile berria eta Champions League bezalako lehiaketa berri bat, urriaren 5-6an hasiko dena Gascan. Hori iritsi aurretik, abuztuan aurredenboraldia ekingo diote fisiko arloa Iker Fernandez gidari. Eta irailean BM Rocasa izango du aurrean Superkopako finalean irailaren 7an –oraindik lekurik gabe- eta astebete beranduago A Gaurdan liga hasiko da, Mecalia Atlético Guardés gehien fitxatu duen taldearen aurka. Orain arte bi dira aurpegi berriak datorren denboraldiari begira, Ana Temprano atezaina eta Ana Martinez internazionala. Bestetik, Eider Rubio eta Libe Altuna eskubaloia uztea erabaki zuten eta Frantziako Fleuryk Darly Zoqbi fitxatu zuen, Bera Berak Championsen topo egingo lukeen taldearekin baldin eta irailean frantziarrek multzoen fasea jokatzeko aukera lortuz gero. Iazko denboralditik dira Matxalen Ziarsolo, Eli Pinedo, Alba Menéndez, Nagore Arizaga, Verónica Cuña, Yamiley Rodríguez, Patricia Elorza, María Núñez, Silvia Ederra, Adriana Castro, Nitsan Dunay eta Esther Arrojeria eta Uxue Ezkurdia gazteak. Abuztuan zazpi lagunarteko jokatzeko asmoa du taldeak. Olatz Ramón senior mailako pibotea, Eider Lizarbe eta Maitane Etxeberria jubenilak burutuko dute aurredenboraldia, nahiz eta azken honek 17 urte azpikoen Poloniako Europako txapelketan jokatuko duen abuztuaren 15etik 25era.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores