Bera Bera

Select your language

Imanol Álvarezek irailaren 4ean Gaskan ospatu zen Superkoparako prestatu zuen deialdi berarekin David autobusean kokatu da Bera Beraren plantilla Ligan debuta egite aldera, bihar A Guardan, hain zuzen.
A Sangriña kiroldegian Mecalia Atlético Guardés taldea izango da zain, iaz Ligan bostgarren sailkatua eta azaroan Europako Cup Winners’ Cup txapelketan arituko dena.
Manu Etayo entrenatzailearen zuzendaritzapean, Pontevedrako taldeak plantilla indartu du Estela Doiro zentralarekin, Cristina Maestro eta 19 urteko Irene Sánchez atezainekin, Cristina Barrio eta 20 urteko Amit Izak hegaleko jokalariekin eta Portugaleko Catarina Raquel Côrte ezker albokoarekin. Vanesa Amorós, Alesia Kurchankova eta Dapena ahizpekin batera Bera Berak asko errespetatzen duen taldea osatzen dute.
Gaur goizean donostiarrek ordubeteko saioa osatu dute Bidebietan eta 10,30ak aldera A Guardara bidea hartu dute, bertan bihar goizeko 11etan beste entrenaldi bat burutuko dutelarik. Vero Cuñaren baja dela eta, Imanol Álvarezek Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria gazteak eraman ditu.
Ligako lehenengo jardunaldia interesgarria da oso. Aurreneko bost taldetatik lauk elkarren aurka arituko baitira, gaur Elchek eta Alcobendasek -Bera Berak utzitako Nora Azurmendi deialdian dela- irekiko dutena eta bihar 20etan Mar Alicante – Kukullaga partidarekin batera, Bera Berak eta Mecaliak itxiko dutena, alegia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores