Bera Bera

Select your language

Europako selekzio moduko bat. Champions Leagueko D multzoa Mazedoniako txapeldun WHC Vardarekin osatuko da eta, ondorioz, talde honen aurka egingo du debuta Bera Berak multzoen fasean Josean Gasca kiroldegian urriaren 6an.
Italiako Eboli hirian asteburu honetan burutu den Qualification 2 delakoan, Vardar aise nagusitu zen larunbatean bertako Jomi Salernoren aurrean (35-16) eta atzo finalean bezperan Rostov gainditu (21-26) zuen Frantziako Fleury mendean hartu zuen.
Nely Carla, Darly Zoqbi eta Bea Fernández Bera Berako jokalari ohian diren Orleanseko taldeak ezer gutxi egin zuen Mazedoniako txapeldun indartsuenen aurrean (25-33, atsedenaldian 11-18) eta, ondorioz, Cup Winners Cup delakoan arituko da.
Izan ere, Mazedoniako lau jokalari, hiru frantsiar, lau errusiar, Montenegroko hiru, Serbiako hiru, Zebic kroaziarra, Itxakon egon zena, -golegile nagusiena atzo- eta espainiar pibote internazionala Begoña Fernández agertzen dira Vardarren plantillan.
Bertako jokalarien artean Nikolic zentrala da azpimarragarriena, Errusiako Zvezda taldetik etorrita iazko Championsean 15 golegile nagusien artean izan zena. Danimarkako Randers taldetik Dembele frantziarra iritsi da eta Oltchimetik, Pineau eta Leynaud atezaina.
Suslina atezain, Saidova eta Ekaterina Kostyukova errusiarrei Dinamo Volgogradotik etorritako Tatiana Khmyrova gehitu zaie. Montenegroko jokalarien artean Klikovac mantendu da taldean, Djokic beterana Rostov taldetik agertu da eta Györietik, Radicevic –atzo, zortzi gol-. eta Serbiarren artean,
Dmitrovic eta Lojpur jarraitzen dute eta Europako txapeldunetik Andrea Lekic fitxatu dute. Ez da gutxi!

Ligako 13 txapeldun
Asteburu honetan Championseko lau multzoak osatu dira, hau da, urriaren 5etik azaroaren 17ra bitartean lehian burubelarri arituko diren 16 taldeak. Hauen artean dira Ligako hamairu txapeldun eta Vardar taldeaz gain, Alemaniako Leipzig, Hungariako FTC eta Errumaniako Baia Marek lortu dituzte multzoen fasea jokatzeko txartela. Errumaniako taldeak Danimarkako bi talde gainditu zituen, larunbatean Viborg (26-25) eta finalean Team Tvis Holstebro (36-23). Argazkian, Montenegroko Radicevic (www.eurohandball.com).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores