Donostiarrek ia lau aste daramatze prestaketarekin, arlo fisikoa landu dute batez ere, eta Reyes Carrere eta Martin Larrañaga entrenatzaileen ideiak pistara eramateko ordua iritsi da. Era berean, fitxaketa berriak taldera moldatzeko beste aukera bat.
Orain arte Zumaian eta Bidebietan ikusi den arabera, Alba Menendezek minutu ugari izan ditu ezker lateralean eta Vero Cuña, Eider Rubio, Nitsan Dunay eta, neurri apalagoan, Nagore Arizaga jokalarien arten bete dituzte lehenengo lerroko bi postuak. Israeldarrak taldera azkar egokitzen ari da eta Bidebietan Beglais taldearen aurka defentsan baloiak lapurtzen dakiela frogatu zuen.
Sendotasuna pibotean
Pibotean María Núñez eta Silvia Ederra minutuak banatu dituzte. Sendo atzean, oraindik lehenengo lerroarekin lotura falta zaie, halere, lehengo ostegunean minutuak aurrera joan ahala, Bera Berak baliabide hau gehiago erabali zuen. Reyes Carrerek ez ditu defentsa-eraso aldaketak egin, ondorioz, ez dute batera defendatu.
Hegaletan Libe Altuna eta Matxalen Ziarsoloren ezaugarriak bermea dira Bera Berarentzat eta Doce Castro ezkertiar brasildarra asko ematea espero da, oraindik lehiaketarako minutuak falta bazaio ere.
Atean, fin dago Darly Zoqbi maila altua antzematen zaiolarik eta Yamiley Rodríguezek, arazo fisikoak izan arren, lehengo ostegunean minutu batzu izan zituen maila ona erakutsiz.
Talde osoa, astelehean
Bi oinarri falta dira aurtengo Bera Beran, defentsan eta erasoan erabakigarriak izango direnak, Eli Pinedo eta Patricia Elorza laterala, alegia. 15 egunetako atseden fisikoa eta mentala hartu ostean, olìnpikoak astelehenan ikusiko ditugu taldean, aste mamitsu baten, gainera.
Izan ere, asteartean ohorezko mailako taldeko aurkezpena burutuko da San Telmo Museoan arratsaldeko 8etatik aurrera; ostegunean, abuztuak 30, Bera Berak Míos Biganos taldea izango du aurrean Egiako txapelketan (18etan) eta larunbatean, irailak 1, Superkopa jokoan izango du Asfi Itxakorekin Bidebietan arratsaldeko 5,30etan.