Ohi bezala baino ordubete lehenago, hau da, bihar martxoak 1 larunbata, Bidebieta kiroldegian Bera Berak Susana Parejak zuzentzen duen Valencia Canyamelar taldea hartuko du (Miguel Ángel Gardón, Madrid eta Antonio Martín, Gaztela-Leon).
Harrokeriarik gabe prestatzen ari Bera Bera neurketa,
Ligako 19. Jardunaldiari dagokiona, nahiz eta aurkariak etxetik at urriaz geroztik punturik urratu gabe egon. Aurreneko larunbatean valentziarrek Castelldefels jipoitu zituzten (41-25) azkeneko porrotak ahaztuz.
Sailkapenean Valencia Canyamelar erdialdean dago eta gol bakar batek Kopatik kanpo utzi zuen, etxean Zuazorekin berdindu zuenez aukerak xahutu zituen. Liga etxetik kanpo sendo hasi zen, irailean Porriñon irabazten, urrian Castelldefelsen ere bai eta Valladoliden, berdindu. Aurten sendotasun hori etxera eraman du Mecalia Atlético Guardés, BM Porriño eta Castelldefels gainditu baititu.
Bera Berak bezala, ez du golegile nagusi bakarra. Eli Pinedo ligako hamargarren golegile nagusia bada –partidako 5,6 gol- valentziarren aldetik Sheila Segura zentrala eta Mireya Payá ezker hegalekoak agertzen dira, partidako bost gol baino gutxiagorekin. Atzerago, partida lau golekin, Cristina Morell albokoa.
Valencia Canyamelar taldeak etxetik kanpo 22 gol sartzen ohi ditu bataz beste eta 26 jaso.
Bestetik, Bera Berak Ligan etxean 29. garaipen jarraia eskuratu nahi du –Bidebietan 27 eta Gaskan bat, gainera Valencia Aicequip taldearen aurka izan zena Esther Arrojeriaren debutean-.
Horretarako, defentsako lana ardatz –Bidebietan 20 gol jasotzen ditu bataz beste- Valencia Canyamelar gainditzen saiatuko da Bera Bera lidergoan jarraitzeko. Arratsaldeko entrenaldiaren faltan, antza, Imanol Alvarezek azkeneko deialdi bera aurketuko du bihar.