Matxalen Zirsoloren saiakera zutoinera joan zen eta Eider Rubiorena langara bidali zuen partida berdintzeko balio zuen baloiak. Bidebietan jokatu duen aurreneko lagunartekoan Bera Berak gol batez galdu du Frantziako Beglais taldearen aurka.
Bera Berak bigarren partida jokatu du aurredenboraldi honetan. Lehenengo zatian erosoan makal ibili dira donostiarrak eta frantziarrek abantaila lortu dute Souad Titon lateralaren jaurtiketak eta Lachaud pibotearen golei esker. Horrela lau goleko aldea eraman dute atsedenaldian.
Bigarren zatian Bera Berak defentsa gogortu du eta erasoan baloia beste abiadura batean mugitu du. 50. minutuan partida berdindu du (22-22) baina ez du irabazten jakin.
Bera Berako zaletuek Nitsan Dunay, Doce Castro, María Núñez eta Silvia Ederra fitxaketa berriak ikusi ditu, azken hauek baikoitzak zati bat jokatu dutelarik. Bera Berak beste froga bat bete du gaur, saio interesgarria ikusteko lehiaketak zailtasunak jarriko dizkiola.
Larunbatean hurrengo partida, Zuazo Barakaldo hartuko baitu Bidebietan arratsaldeko 5,30etan.
Bera Bera: Zoqbi, Castro (1), Dunay (1p), Ederra (2), Menéndez (3), Cuña (5, 1 p) eta Ziarsolo (3, 2p) –titularra- Rubio (4, 2p), Arizaga, Ezkurdia, Altuna (2), Núñez (2) eta Yamiley (o.a.)
Epaileak: Harkait Mendizabal eta Txema Leal. Kanporatu dituzte Bera Beratik: Dunay (2), Cuña, Núñez, Ederrak txartel gorria ikusi du.
Partzialak: 2-2, 4-4, 7-7, 7-9, 9-10, 10 -14 –atsedenaldia- 13-15, 16-19, 18-20, 22-22, 23-23 eta 24-25
Bera Bera Eskubaloiak bihar osteguna, abuztuak 23, arratsaldeko 6etan bigarren lagunartekoa jokatuko du. Bera Bera berria ikusteko aukera izango Bidebietan eta Frantziako bigarren mailako Beglais Bourdeaux taldea izango da aurkaria.
Horrela, Bera Berako zaletu leialeenak fitxaketa berriak ikusiko ditu Bidebietan, hala nola, María Núñez, Doce Castro, Nitsan Dunay eta Silvia Ederra. Patricia Elorza, Eli Pinedo bezala, abuztuaren 27an hasiko da taldearekin entrenatzen.
Abuztuaren 1etik prestaketa ari da Bera Bera, Zumaian debuta egin zuen aurredenboraldian BM Castro Urdiales 30-19 gaindituz.
Bestetik, larunbatean arratsaldeko 5,30etatik aurrera, Bera Berak lagunarteko berri bat jokatuko du Bidebietan ohorezko mailara igo berri den Zuazo Barakaldoren aurka.
Iazko abenduan Bera Bera Eskubaloiak eta Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldeek elkarrekin egindako egutegia aurkeztu zuten Donostiako Aquariumean ondoren pistan erakutsi ziren baloreak zabaltzeko asmoz.
Egutegiak zorte ona ekarri zien bi taldeei, izan ere, maila handiko lorpenak lortu zituzten lehenengo aldiz, Bera Bera azpitxapelduna izan zen eta Champions League Europako goreneko txapelketan arituko da aurten; Lagun Aro GBC taldeak, berriz, Errege Kopa ez ezik titulua lortzeko Play-offa ere jokatu zuen.
Zaila da iaz Bera Berak eta GBCk gauzatu zituzten taldeak berriro ikustea, laster hasiko den denboraldiari begira aldaketak eman dira batean eta bestean. Horrela, interesaturik dagoena Bera Bera Eskubaloiko Bidebietako kiroldegiko bulegoko pasa daiteke (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) eta hiru eurotan izango du eskuragarri egutegi historikoa
Bea Fernández, Dara Carvalho, Anna Punko, Andy Panko, Sergi Vidal dira, besteak beste, beste taldeetan arituko direnak, aldiz, Donostian jarraituko dute Matxalen Ziarsolo eta Javi Salgado kapitainek, Eli Pinedo, Eider Rubio, Raúl Neto, David Doblas, Libe, Alba, Nagore, Yamiley, Verónica, Darly...
Gaur goizean, kadete, jubenil eta senior mailako jokalariak Anoetako miniestadioan bildu dira aurredenboraldia hasteko asmorekin.
Harrobiko koordinatzaile Veronica Valverderen deialdiari 27 jokalariek erantzun diote, denboraldiko lasterketa zaileenak gauzatzeko. Mauge Gezala eta Maria Gracia entrenatzaileak ere bertan izan dira.
Gutxi gorabehera 50 jokalarik osatuko dute Bera Berako aurtengo harrobia, Egia taldearekin hitzarmena berritu delarik. Horrela, erronka interesgarriak izango dira, izan ere, kadete eta jubenil taldeek Euskal Ligan arituko dira eta senior mailako taldeak Seniorrean. Lehiaketa irailaren bukaeran jarriko da martxan.
Bera Bera Eskubaloiak lagunartekoen sorta ireki du gaur arratsaldean Zumaiako Lubaki kiroldegian BM Castro Urdiales aise gaindituz 30-19, kostaldeko udalerri honetako Pulpo taldeak antolatzen duen 34. Txapelketan.
Eli Pinedo eta Patricia Elorza olinpikoak izan ezik, lau fitxaketa berriekin aurkeztu da Bera Bera, María Núñez eta Silvia Ederra piboteak, lehenengo lerroan arituko den Nitsan Dunay eta hegal ezkertiarra Doce Cardoso. Horrez gain, abuztuaren 1etatik entrenatzen ari diren gazteen multzotik Uxue Ezkurdiak minutu batzu jokatu ditu.
Reyes Carrerek María Núñez pivotean, Altuna eta Ziarsolo hegaletan, Cuña erdian, Menéndez eta Dunay lateraletan eta Zoqbi atean. Isralderra aurrean defendatu du 5-1ean, bigarren zatian maila hobea emanez.
Lehenengo zatian azpimarragarriena Matxalen Ziarsolo kapitainaren bederatzi golak izan dira, horietatik, hiru zazpi metroetatik. Eta bigarren zatian, beste hiru sartu ditu, dozena bat golekin atera da ezker hegala Zumaiatik.
Eta bigarren zatian, Darly Zoqbiren txanda izan da, geldiketa izugarri onak eginez. Reyes Carrerek kanpoko jokalari guztien artean banatu ditu minutuak, bero handia egin arren, abiadura eman nahi izan dio Bera Berak partidari.
Hurrengo lagunartekoa ostegunean izango da Bidebieta, arratsaldeko 6etan, Frantziako Beglais taldearen aurka.
Bera Bera (17+13): 30
Zoqbi, Altuna (2), Ziarsolo (12, 3p), Menéndez (2, 1p), Cuña (6), Dunay y Núñez (3) –titularra- Rubio (1), Arizaga (2), Cardoso (1), Ederra (1) eta Ezkurdia
Castro Urdiales (9+10): 19
Carini, Andrea Fernández (1), Gracia (5), Costales (2), Cobo (3), Hernández (1) y López (6) –titularra- Aisa (o.a.), Paula Fernández eta Vilella (1).
Epaileak: Amaia Barrena eta Mónica García (Euskaldunak)
Menéndez (2), Ezkurdia eta Rubio kanporatu dituzte.
Partzialak:
2-0, 6-1, 8-4, 12-6, 13-8, 17-9 –atsedenaldian- 19-11, 20-12, 22-14, 24-18, 26-19 eta 30-19