Bera Bera

Select your language

Verónica Cuña zentrala atzo arratsaldean Bera Berak eta Egiako mutilen taldeak Bidebietan jokaturiko lagunarteakoan aritu zen, guztiz sendatze aldera urrats garrantzitsua emanez. Urtarrilaren erdialdean taldearekin entrenatzen hasi zen galizarrak, errekuperazio ariketak bete ostean eta pixkanaka pixkanaka, entrenaldi saioak burututa, konfidantza berreskuratzen ari da. Atzoko minutuek urrats handia suposatzen dute. “Lehenengo zatian minutu batzuk jokatu nituen erasoan, belaunean mina sentitu nuen une batean baina bigarren zatian aritu nintzen berriro eta gaur eta bihar entrenatuko dut” azaldu du Cuñak, partida ofiziala jokatzeko aukera geroz eta gertuago ikusten duena. Cuñak esker belauneko lotailu gurutzatua 2012ko urriaren 13an Bidebietan Mar Alicanteren aurkako partidan apurtu zuen. Horregatik, egun bakoitza garrantzitsua da konfidantza berreskuratze aldera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores