Pinedo, Elorza, Etxeberria eta Dunay, selekzioek deituta
Emakumeen Eskubaloiko hautatzaile nagusi Jorge Dueñasek behin-behineko zerrenda ezagutzera eman du gaur, aurtengo abenduan Kroazian eta Hungarian Eurokoparako txartela lortzeko sailkapen fasean Holandaren aurkako partidei begira.
Deialdian dira, Serbiako Mundialean bezala, Eli Pinedo eta Patricia Elorza. Nobedade bakarra Nely Carla Alberto gipuzkoarra da, duela bi hilabete Fleuryn hasi zen berriro jokatzen eta sasoi onean dagoena. Hautatzaileak azkeneko leku bat gorde du, antza, eskuin hegal batentzako.
Espainiak Rotterdamen jokatuko du martxoaren 26an eta Logroñon, 30ean. Bi selekzioak 4. Multzoa lidergoan dira Italia eta Turquia gainditu ostean. Pinedo eta Elorzak Pinton martxoaren 23an egon beharko dute.
Maitane Etxeberria, jubenilekin
Bestetik, Maitane Etxeberria eskuin hegaleko jokalariak martxoaren 24tik 30ra bitartean Almagron (Ciudad Real) konzentrazioa burutuko du. Horrela, hiru lagunartekoan parte hartuko du jubenil mailako selekzioarekin: Balonmano Bolaños taldearen aurka Ciudad de Almagro izeneko kiroldegian martxoaren 26an; Seguros Soliss Caserio taldearen aurrean Ciudad Realeko Príncipe Felipe kiroldegian martxoaren 28an eta Ciudad Realeko jokalarien selekzio bat izango du aurkari Calatravako Pozuelo kiroldegian martxoaren 29an.
Berriro ere Bera Berako jokalariak eta Rocasa eta Cleba Leónen taldeetako Silvia Navarro eta Cristina González atezainak Ligako ordezkari bakarrak dira.
Nitsan Dunay, Greziara
Bestetik, Israeleko alboko jokalari Nitsan Dunayk bere selekzioak egindako deialdiari erantzungo dio Grezian Women’s Challenge Trophy jokatzeko. Hori dela eta, martxoaren 24tik 31ra bitartean Donostiatik kanpo egongo da.