Pasa den larunbatean Itxakori (31-21) irabazi ostean iritsi da norgehiagoka. Nafarren aurka ez zuen ondo jokatu Bera Berak, ondorioz, Reyes Carrere entrenatzailearen jokalariek bihar izango dute beste aukera bat entrenaldietan hainbeste aldiz entsaiatzen dutena ezartzeko. Kukullaga izango da aurrean, Castron irabazi eta pasa den larunbatean Etxebarrin Porriñorekin galdu zutenak.
Pasa den jardunaldian emaitza zabalak eman ziren, ondorioz, Bera Bera egun hirugarren postuan dago hiru gol direla kausa. Elchek eta Alcobendasek aise gainditu zituzten Zuazo eta Castelldefels eta bigarren garaipena eskuratu zuten BM Rocasa eta Valenciak, Mar Alicante eta Cleba León taldeei irabazita.
Champions League
Danimarkan Bera Berak Poloniako txapeldun Vistal Laczpol Gdynia taldearen aurka jokatuko du bigarren finalerdia larunbatean (16etan) eta espero da finalean egotea, antza, bertako Viborg HK taldearen aurrean, igandean (16,50etan). Irabazleak bakarrik Champions Leagueko multzoen fasera pasatuko da non, besteak beste, Buducnost egungo Europako txalpeldunarekin topo egingo duen.
Salneurriak
65 euroen truke, helduek ligako 13 partidak ikusteko aukera izango dute –hurrengoak, larunbatean Itxakoren aurka eta asteartean Kukullagaren aurrean-. Europako partidak ere ikusgai izango dira, Champions Leagueko multzon fasea jokatu ezik, kasu honetan sarreraren erdia ordainduko lukete.
Bestetik, gazteek eta jubilatuek 32,5 euros ordainduko dituzte, peñako kideek 12 euro eta Bera Berako jokalarien senideei zuzenduta salneurri bereziak daude. Gertutik bizi!