Inauteriak direla eta, Ligako jardunaldiek atsedenaldia hartu dituzte baina asteburu honetan, kadete eta jubenil mailako Gipuzkoako selekzioek deialdia burutu dituzte.
Horrela, Ainhoa Etxeberria Bera Berako jubenil mailako atezainak Usurbilen eta Ordizian ditu deialdiak. Bihar 11,30etatik 13,30etara Oiardo kiroldegian izango dute saioa eta igandean, berriz, Majori kiroldegian 11etatik 13etara. Bertara Maitane Etxeberria ere deitu zegoen baina hegalekoak ohorezko mailako taldearekin bihar Bidebietan arituko da.
Irati Kamio eta Elene Vázquez berriz bihar eta etzi Donostiako Gaska kiroldegian elkartuko dira, 10etatik 12etara kadete mailako selekzioarekin entrenatzera.