Galiziar zentralari egin zioten aurreneko miaketa baten arabera, Vero Cuñak eskuin belauneko barneko lotailua hautsita dauka eta, era berean, mediku txostenak adierazten du lotailu gurutzatua ondo dagoela.
Lesioaren nondik norakoak ostegunean jakingo du Bera Berako jokalariak, izan ere, Vero Cuñari erresonantzia egingo diote Gipuzkoa Poliklinikan. Lasai eta baikor dago galiziarrak lehengo larunbatean hartu zuen mina berak gauzaturiko kontraeraso baten ostean eroriko txarra izan zuelako.
Oso hasiera bikainari esker, jaurtiketa guztiak gola izan direlarik, Bera Bera Eskubaloiak laster abantaila hartu du garai ahulak bizi dituen Mar Alicante taldearen aurrean.
Ia hilabete pasa ostean berriro ere agertu da Bera Bera Bidebietan, Danimarkan Champions bizi ondoren eta Mecalia Atlético Guardés taldearen aurka puntu bat utzita, donostiarrek edozer zalantza uxatu nahi izan dute hasieratik. Abiadura lagun, jaurtiketak guztiak gauzatu dituzte eta 11. minutuan 11-3 aurretik zihoan Bera Bera.
Patricia Elorzak lehenengo gola egin du aurreneko erasoan. Hortik aurrera, minutuak pasatu ahala golak igo dira markagailuara. Arabarra, Altuna, Rubio, Núñez, Ziarsolok ez dute kupidarik izan Tornero atezainarekin, oso azkarra izan dena bi kontraeraso moztera atera denean. Elorza konturatu da eta 32 metrotatik egindako jaurtiketa sarean amaitu da.
Defentsan, Cuña aurreratuta Corbi eta Juarezen jokoa oztopatu du. Baloi bat errekuperatu eta gol sartu ostean egindako eroriko txarra galiziarraren belauna okertu eginda. Gauean begiratu behar zioten Donostiako ospital batean.
Hasiera bikaina ostean, Bera Berak Torres atezainarekin topo egin du. Reyes Carrere Nitsan Dunay, Menéndez, Arizaga, Ederra eta Pinedo sartu ditu. Donostiarrek aise kudeatu dute partida eta Anabel Mateo izan da Mar Alicante taldea beregain hartu duena.
Bigarren zatian 18-7
Nagusitasuna bigarren zatian areagotu egin da. Izan ere, Alicanteri kostatu zaio Zoqbiren egoera frogatzea. Alacanteko jokalariek bi gol baino ez dute sartu bigarren zatiko aurreneko 15 minutuetan eta zazpi gol lortu dituzte zati honetan.
Bestetik, Bera Bera erritmo berberarekin jarraitzen zuen eta kontraeraso batzu gauzatu ez arren, aurkaria bikoiztezn zuen. Partida ezin hobeto bukatu da, Uxue Ezkurdia gaztearen golarekin, hain zuzen. Eli Pinedo ordezkatu du eta segundu gutxi falta zirela gola sartu du bere aurkaria gaindituz.
Bera Bera 35 – Mar Alicante 17
Bera Bera 35 (17 + 18): Yamiley, Altuna (5), Rubio (5, 1p), Cuña (1), Elorza (4), Núñez (1), Ziarsolo (7, 1p) –titularra- Pinedo (5), Dunay (2), Menéndez (1), Ederra (3), Arizaga, Ezkurdia (1) eta Zoqbi (o.a).
Mar Alicante 17 (10 + 7): Tornero, Moreno (2), Corbi (2), Mateo (7), Vicente (2), Juárez y Marín (3) –titularra- González, Alonso, Ayllón, Gayo, Estévez (1), Torres (o.a).
Epaileak: Sergio Rodríguez eta Andrés Rosendo (Galiziarrak)
Kanporatuak: Elorza (2), Ederra eta Menéndez (2) Bera Beratik eta Marín Mar Alicantetik.
Partzialak: 5-1, 10-3, 12-5, 13-6, 16-8, 17-10 –atsedenaldian- 19-10, 21-12, 24-12, 28-14, 31-16 eta 35-17.
Denboraldi honetako Bera Bera Eskubaloiko aurpegi berrienetarikoa da María. Silvia Ederrarekin batera posizio garrantzitsu batean jokatzen du kanariarrak, pibotean alegia. 17 urte bete zituela abiatu zena Alacantera eta bertan azkeneko bost denboraldiak eman ditu.
Bera taldea “asko aldatu da”. Izan ere “iazko taldearekin ez du antzik, dena aldatu egin da, zuzendaritza taldea eta entrenatzailea ere bai” adierazi du María Núñezek. Horregatik “ezer gutxi dakit, nirekin hasieran jokatu zutenak itzuli dira eta bestea beste, Eldarik Marizza Faria fitxatu dute”.
Mar Alicantek ez du denboraldi hasiera ona burutu. Castron irabazi eta Barakaldon berdinketa urratu zuten. “Orain denbora behar dute” dio piboteak.
Bera Beraren inguruan gauza bera eskatzen du. “Jokalari gazteak etorri gara eta iaztik hona taldea aldatu egin da” azaldu du. “Hasieran –jarraitzen du- moldaketa zaila izaten da baina entrenatzen eta jokatzen elkarrekin geroz eta hobeto konponduko gara”.
Mecalia Atlético Guardés taldearen aurka puntu bat galdu zuen Bera Berak azkeneko jardunaldian. “Ez genuen ondo jokatu eta markagailuan aurretik jarri ginenean ezin izan genuen aldea ondo kudeatu” adierazi du Maríak.
Donostian bi hilabete baino gehiago daramazki Mariak. “Pistatik kanpo gure arteko harremana azpimarratuko nuke eta pistan borroka egiteko gogoa eta kemena”.
BM Rocasa, lider
Denboraldi hasieran, Reyes Carrere entrenatzaileak Rocasa aipatu zuen Ligako izkutuko talde gisa. Atzo kanariarrek Alcobendas gainditu zuten (33-30) aurretutako partidan, ondorioz, BM Rocasa da bost partidak irabazi dituen talde bakarra.
Egoerak ez du María Núñez harritu “ezer gutxi aldatu duen taldea delako, hiru urte jarraian daramate, oso indartsu dira banakako jokoan eta eskubaloi azkarra egitean ari dira”.
Horrela, larunbatean Rocasaren arrastoa gertutik jarraitzea du jokoan Bera Berak, hurrengo astean Elxeko plaza zailan jokatu aurretik. Donostiarren eta kanariarren arteko lehia urtarrilean izango da.
Kadeteak eta jubenilak, bihar Bidebietan
Bera Bera Eskubaloiko harrobia ikusteko aukera izango da bihar urriaren 12an, ostirala. Euskal ligako hirugarren jardunaldian, kadete mailako Bera Bera Egia taldeak Aloña Mendi hartuko du Bidebietan goizeko 10etan. Bi taldeetako jubenil mailako jokalariek eguardiko 12etan izango dute partida. Era berean, Egia Bera Bera senior taldea Oñatin arituko da goizeko 10etatik aurrera.
Etzi jaia eguna denez, Euskal ligako senior, jubenil eta kadete mailako hiru partida aurreratu dira, donostiarren eta txantxikuren arteko lehiak biziko direnak hain zuzen.
Senior eta kadete mailako jokalariak garaiz esnatu behar dute. Izan ere, Oñatiko Zubikoa kiroldegian goizeko 10etan, Aloña Mendik eta Egia Bera Berak elkar ikusiko dute hirugarren jardunaldian. Oñatiarrek Zumaian irabazi zuten eta donostiarrak líder dira bi garaipen eskuraturik. Aurreneko partidatan bezala, Alba Menéndez eta Nagore Arizaga bertan izango dira.
Bestetik, ordu berean Bidebietan, Bera Bera Egiak Oñatiko kadetea hartuko du. Donostiarrek partida bakarra irabazi dute –Zumaian lehengo igandean- eta Aloña Mendik etxean galdu zuen gol bakar batez Errotaberri taldearen aurrean.
Eguardiko 12etan hasiko den partidarekin itxiko da ostirala. Esan bezala, Bera Bera Egia eta Aloña Mendiko jubenil mailako taldeak arituko dira. Donostiarrek jokaturiko bi partidak irabazi dituzte, oñatiarrek, aldiz, ez dute oraindik punturik urratu.
Bera Bera Egia kadete 2 taldeak itxiko du larunbatean harrobiko asteburua. Ohorezko Mailako taldeak bostgarren jardunaldian Mar Alicante hartu baino lehen, hain zuzen. Roxana Marin zuzentzen duen taldeak Consulting Social Alavés izango du aurrean Bidebietan 16,30etan.
Jarraitzaileak gertuako izateko eta orokorrean kiroletako zaletui zuzenduta, mobilentzako aplikazioa estrenatu du gaur Bera Bera Eskubaloiak, ohorezko mailako taldearen inguruko hainbat informazio zabalduko duena.
Aplikazioa doakoa da, Apple eta Android sistema eragileentzako Yiipok garatua. Tresna honen bitartez erraz aurki daiteke informazio baliagarria: emaitzak, egutegi osoa, plantilla, web orrialdeko albisteak eta taldearen informazio orokorra.
Horrela, azalean azken emaitza ageri da eta hortaz gain, hurrengo partidako data, ordua eta aurkaria. Beheko aldean www.balonmanoberabera.com orrialdera daramaten albisteen linkak agertzen dira.
Hurrengo pantailetan egutegi osoa, sailkapena, plantilla osoa jokalarien argazkiekin eta taldeko informazio orokorra ikusgai daude.
Horrez gain, @BalonmaBeraBera Twitterren idatzitako guztia irakur dezake sare sozial honetan konturik ez duenak ere bai, partidak jarraitzeko oso baliagarria delarik.
Bera Bera Eskubaloiak beste baliabidea ireki du informazioa zabaltzeko asmoz eta eskubaloia sustatze aldera. Facebook –taldearen historiaren inguruko lehiaketa hasi da-, Twitter, Youtube, Flickr eta web orrialde honen bitartez kirolaren zaletuarekin harremanak indartu nahi ditu.
Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.berabera
Itunes: http://itunes.apple.com/es/app/balonmano-bera-bera.-my-team/id567087860?mt=8