Alcobendasen txapeldun irteteko aukera herenak ditu Bera Berak
Gutxi baino egon badaude Bera Bera Eskubaloiak Alcobendasen datorren larunbatean Liga titulua berresteko. Horretarako etxeko lanak egin behar ditu Pabellón de los Sueñosen 18etatik Aurrera eta Telden Porriñoren aurka Rocasa taldearen akatsa (19etan Euskadin).
Errealitateak adierazten duena baino aukera gehiago ematen ditu estadistikak. Alcobendasen eta Telden aman daitezkeen bederatzi emaitzen artean hirutan Bera Bera txapelduna irtengo litzateke. Hiru partida falta direnean gipuzkoarren aldea lau puntukoa da baina kanariarrek gol average delakoa alde dute, Rocasak Bidebietan 25-21 galdu baitzuen eta Telden 27-22 irabazi.
Larunbat honetan Liga bereganatzeko Bera Berak alde hori handitu behar luke, hau da, bost puntura utzi bi partiden faltan. Horrela, hiru aukera ditu: Bera Berak Helvetia Alcobendas gaindituz gero Rocasaren berdinketa bat edo porrotak titulua Donostiara joango litzateke eta Pabellón de los Sueñosen berdinduz gero BM Porriñon Telden irabazi beharko luke. Ondorioz, estadistikak %33,3 eko portzentajea ematen du.
Aukera urriak dira, alde batetik, Bera Berak hirugarren sailkatuaren pistan jokatu behar duelako eta Rocasa Telden eroso dagoelako, izan ere, 2013ko urtarrilaz geroztik ez du partidarik galtzen, Bera Bera izan zen orduan kanariarrak gainditu zituenak (20-26) pasa den denboraldian.
Halere, Bera Berak punturen bat urratuz gero eskuan izango luke Liga. Maiatzaren 10ean Bidebietan Mar Alicante hartuko luke 25. jardunaldian eta garaipen batek ospakizunerako beta emango luke.
Matxalen Ziarsolo, Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian.