Ligako txapelketa eskuratzeko urrats berri bat eman duena Bera Berak Bidebietan Kukullaga Etxebarri 32-25 irabazi ostean, Ligako 23. jardunaldian. Hiru partiden faltan, sei puntu alegia, donostiarrek lau puntuko aldea dute Rocasarekiko, halere, kanariarrek gol average delakoa alde dute.
Lehenengo zatian egindako lanari esker nagusitu da Bera Bera (21-12).
5-1 defentsak, Eli Pinedo aurrean jarrita, bizkaitarren lehenengo lerroari oreka galduarazi dio eta donostiarrek aise egiten zuten korrika kontraerasora Adriana Castro (zazpi gol zati honetan) eta Pinedo beraren bidez (lau gol). Silvia Ederra, erasoan María Núñez ordezkatzen zuena, hegaleko jokalariekin bat egin du eta aitaren batean Bera Berak abantail garrantzitsuak hartu ditu (7. min. 6-2 eta 9. min, 9-3).
Imanol Álvarezek pistako jokalari guztiak erabili ditu lehenengo zati honetan eta defentsak intentsitate bera mantendu du. Orduan Ziarsolo izan da kontraerasoak gauzatzen, Castrok hegaletik ere asmatu du eta Menéndez eta Martínezek golegile nagusienekin bat egin dute. Bera Berak partida ia erabakita utzi du atsedenaldian (21-12), Ana Temprano bere atetik sartutako golarekin. Gelditzeaz gain, asistentzi bikainak eman ditu atezainak.
Bigarren zatiak beste itxura hartu du. Erlajazioak jota, gehiegikoa, Bera Bera, baloiak galtzen hasi da eta Kukullaga bost goletara hurbildu da Azkona eta Azaola bitartez.
Halere, Bera Berak asmatu du une zaileneetan, garaipenari helduz, Ligako 21. Larunbatean partida zailari ekin beharko dio Alcobendasen. Pabellón de los Sueños pistan punturik urratuz gero maiatzaren 10ean Bidebietan Ligako txapeldun izateko aukera izango luke beti ere Rocasak partida guztiak irabaziz gero.
Fitxa: Bera Bera 32, Kukullaga Etxebarri 25
Bera Bera 32 (21-11): Temprano (1), Castro (11), Martínez (3), Pinedo (5, 2p), Núñez (2), Menéndez (1) eta Arrojeria –titular- Ederra (2), Ziarsolo (4, 1p), Arizaga, Dunay (1), Cuña (2) eta Etxeberria. Deialdian: Yamiley Rodríguez (o.a.).
Kukullaga Etxebarri 25 (12+13): Leire García, Azaola, Nogales, Elizegi, Azkona, Castaños eta Sánchez –titular- Bilbao, Agirregomezkorta (1), Gómez, González eta Urrutia (o.a.).
Epaileak: Juanjo Gude eta Carlos Gude (Euskadi)
Kanporaketak: Menéndez eta Martínez Bera Beratik eta Nogales eta Bilbao Kukullagatik.
Partzialak: 3-2, 9-3, 10-5, 14-6, 17-8, 21-12 –atsedenaldian- 22-13, 23-16, 26-19, 28-20, 29-21 eta 32-25
Gertaerak: Kukullaga Etxebarriko jokalari Maria Boklashchuk jokalariaren ahizpa zendu zenez minutuko isilunea bete zen.