Apirilaren 22tik 25era bitartean Bera Berak antolatu zuen Kanpusaren amaiaera gisa bertan parte hartu zutenek Bidebietan larunbatean partida batzu jokatzeko aukera izan zuten, ohorezko mailako Bera Bera eta Kukullaga Etxebarri norgehiagokaren atarian.
Lau egun izan dira, 9etatik 13etara, guztira 20 ordu eskubaloiari lotura non bestelako jokuak ere burutu dituzte, hogei gazteen gozamenerako.
Eskubaloia ardatz, neska-mutilek –kopuruan, antzera- kirolara gerturatu dira eta badira errepikatu nahi dutenak. Gainera, kluban badago asmoa datorren urtean mutilen taldea osatzea.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkiak