Bera Bera

Select your language

Gaur goizean komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak adierazi du “Verónica Cuña, Yamiley Rodríguez eta Nitsan Dunay jakin badakite datorren denboraldian gurekin ez dutela jarraituko”.
Klubak eskertza adierazi nahi die jokalariek urte hauetan izandako inplikazioa eta era berean etorkizunean zorterik onena opa die.
Tati Garmendiak azaldu du “aurtengo aurrekontuak ere murrizketak izango ditu eta ondorioz erabaki zailak hartu behar ditugu”. “Babesleen beharra dugu, gure balioekin lotura nahi dueña” azpimarratu du.
Garmendiak onartu du “hemen gelditzea nahi dugun jokalariekin hitz egin nahi dugu”. Fitxaketaz galdeturik, “irtengo diren jokalarien arabera izango da baina buruan gertu dagoen jokalari bat dugu”.
Championseko partaidetzaren inguruan, Tati Garmendiak azaldu du “EHFk baldintza guztiak bidaliko dizkigu–iaz sorpresak izan ziren- eta babesle bat premia dugu, azken unerarte saiatuko gara, hau da, ekainaren 11rarte”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores