Oso albiste onak Esther Arrojeria eta Bera Berarentzat. Ezker belaunean bihurritua izan zuen Superkopa bezperan eta bidaiatu arren ezin izan zuen Guadalajaran jokatu, Bidebietan Granollersen aurkako Ligako aurreneko partida ezta ere. 3 zenbakiarekin aritzen den usurbiltarrari erresonantzia egin zioten lehengo astean eta bertan ez da hausturarik ageri.
Ondorioz, Arrojeriak taldearekin entrenatu zuen atzo, nahiz eta oraindik arreta handia izan. Astea joan ahala, Aitor Etxaburuk zentrala Kordobara eraman lezake, lehengo lerroari arnasa emate aldera.
Taldeak iazko bidaia egingo du, hau da, Autocares Davidekin Zaragozara helduko da non AVE hartuko duen goizeko 10ak aldera eta hiru ordu ostean Andaluziako hirian izango da. Fuensantako kiroldegian 19etan hasiko da partida, taldeak gaua egingo du Kordoban eta igande goizean berriro AVEra igoko da.