Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak 25 urte betetzen ditu aurtengo denboraldian ohorezko mailan eta igarri da KH7 BM Granollers gainditzeko 2014-15 ligari Bidebietan hasiera eman dion norgehiagokan, 25-15 nagusi izan baita defentsari eta eskarmentu gehien duten jokalariei esker. Ez da ondo atera Bera Bera aurreneko minutuetan. Eraso posizionalean gola egitea asko kostatu izan zaio eta transizio nahiz kontraerasoak baliatuz aurretik jarri da Núñez eta Ziarsoloren golei esker. Gipuzkoarrek ezin zuten kataluniarren 6-0 defentsa gainditu eta Granollersek behin eta berriz Bera Beraren ormaren aurka talka egiten zuten. Elorza, Núñez, Azanza eta Menéndez erdian, Etxeberria eta Ziarsolo hegaletan. Arizagak Elorza ordezkatu du erasoan. Lehenengo zati erdira iritsi baino lehen Múgica eta Pinedo sartu dira, azken hau taldea zuzentzera Arrojeria eta Martínez baja zirelarik. Baloia ondo mugitu ostean, hegaletik Ziarsoloren bidez aurreneko gola eraso posizionalean iritsi zen (4-1). Bestetik, Ferrés albokoak hutsunea aurkitu zuen defentsan, penalti bat atera zuen eta gola sartu zuen barneraketa batean (5-4). Orduan Bera Berak estutu zen partida. Pinedok Etxeberria ikusi zuen pibote posizioetan, bi gol sartu zituen eta Elorzak tartea ireki zuen (22. min. 9-4). Núñezen bi golekin taldeak arnasa hartu zuen baina orduan De la Torre atezainak geldiketa ederrak egin zituen eta Vizueta taldearen ardura hartu zuen hiru gol jarraian sartuz eta atsedenaldira 12-8 iritsiz. Granollerseko albokoak bere taldea eutsi zuen bigarren zati hasieran (35 min, 14-10) baina Bera Berak Villanuevak ezarritako 5-1eko defentsa ondo gaindituz 6-0 partziala lortu zuen. Elorza, Ziarsolo, Azanza, Pinedo eta Núñezen bidez Bera Berak Granollers bikoiztu du (20-10) hamar minutuen faltan. Kataluniarrak 16 minutu izan dira golik sartu gabe eta Zugarrondok partida ofizialean debuta egiteko aukera izan du. Amaieran golak alde batean eta bestean eta azken markagailuan 25-15. Bera Berak leial jarraitzen du defentsan eta erasoan hobetzeko tartea du. Etxaburuk berriro ere taldeari arnasa eman dio errotazioak medio eta erasoan jarraipena emango dioten aukerak bilatu ditu. Partida atarian taldean Guadalajaran lortutako Superkopa zaleei eskaini die. Fitxa: Bera Bera 25, KH7 BM Granollers 15 Bera Bera 25 (12+13): Temprano, Etxeberria (1), Azanza (1), Núñez (4), Elorza (4), Menéndez (1) eta Ziarsolo (4) –titular- Arizaga, Pinedo (7, 1p) , Múgica (2, 1p), Ederra (1), Ezkurdia eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian, Olatz Ramón. KH7 BM Granollers 15 (8+7): De la Torre, Dedieu (3), Mora, Pérez, Enriquez, Ferrés (2) eta González –titular- Ausas, Vizuete (9, 3p), Sevilla (1), Poo, Moreno eta Jallow (o.a.). Epaileak: José Manuel Iniesta eta Miguel Martín Soria (Valentziarrak). Kanporatuak: Elorza (2), Azanza, Pinedo eta Ederra Bera Berarik eta Enriquez (2) eta Dopico KH7 BM Granollers taldetik. Partzialak: 2-0, 2-1, 5-2, 8-4, 10-5, 12-8 –atsedenaldian- 12-8, 14-10, 16-10, 19-10, 20-10, 21-12 eta 25-15.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores