Bera Bera

Select your language

Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak adierazi du probisionalki berak hartuko duela taldea zuzentzeko ardura, Aitor Etxaburu ordezkatuz, eta era berean onartu du Montse Pucherekin hitz egin duela aurtengo denboraldia amaiatu baino lehen taldea zuzentze aldera. Etxaburu kargutik kentzeko emandako argudioetan Garmendiak onartu du “erabakia zaila izan dela baina taldean antzeman dugu norabidea aldatu behar zela lehen bezala jokatzen ez duelako”. “Taldeak aldaketa behar zuen eta orain ala denboraldi amaiera zen unea” adierazi du. “Ziur aski errezena zen horrela jarraitzea maiatzaren 31ra arte eta hutsetik beste proiektu bati ekitea baina gure ustez falta diren erronkei heltzeko erabarik onena izan da; gure helburua ez da Liga irabaztea, lehian egotea baizik”. “Ligako heren bat baino gehiago falta da, hamar partida, egutegia oso gogorra da epe motzean eta batez ere apirilean eta maiatzan: Elx, Guardés, Rocasa…”. Era berean Tati Garmendiak adierazi du ez duela Etxabururengan jarrerarik “Bera Berako proiektua lantzeko”, hau da, ohorezko mailako taldearekin egin behar den lanaz aparte, “Bera Bera lehen taldea baino gehiago delako”. 2006-07 denboraldian bete zuen entrenatzaile-jokalari lanak Tati Garmendiak, Bera Beraren aurreneko titulua, Kopa, alegia lortu zuena. Atzo bere aurreneko saioa aurkeztu zuen eta galdetuta zer hobetu behar duen taldeak, Garmendiak onartu du “defentsan oso ondo daude baina erasoan ahuleziak ikusten ditut eta, besteak beste, kontraerasoa berreskuratu bigarren boladan”. Astroc Sagunto, Mar Valencia y Elda Prestigio eta 2007-08 denboraldian Akaba Bera Beran egondako Montse Puche zentral handiaren inguruan, Tati Garmendiak adierazi du oraindik gauzak lotzeko daudela, besteak beste, egungo lan egoera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores