Superkopa aurreratuta eta Donostian izanda gainera, bestelako ekitaldiak ere aurreratu dira, besteak beste, aurkezpena. Horrela, bihar astelehena, irailak 2, 18,30etan, San Markos Gotorlekuan, Bera Bera Eskubaloiak aurtengo denboraldirako plantilla aurkeztuko du. Nobedadeak, Imanol Álvarez entrenatzailea eta bi jokalari, Ana Temprano atezaina eta lehehengo lerroan arituko den Ana Isabel Martínez.
Taldea astelehen goizean entrenatuko da eta asteartea, goiz eta arratsaldez. Bera Berak hirugarren Superkopa eskuratu nahi du. Gaur urtebete, donostiarrak aise nagusitu ziren Itxakoren aurrean eta 2008an, Bera Berak Ribarroja hartu zuen mendean. 2009an nafarrek lortu zuten gol batez garaikurra. Partida guzti hauek Bidebietan jokatu ziren.
Espainiako Eskubaloi Federazioak egindako lanari esker, aurtengo edizioko finala Teledeportek eskainiko du zuzenean, ondorioz, Donostiak hartuko duen laugarren Superkopa Josean Gaska kiroldegian ospatuko da. Javier Álvarez Mata (Bizkaia) eta Ion Bustamante López (Navarra) izango dira epaileak.
Bera Berak beteko ditu gaur abuztuan jarritako zazpi lagunartekoekin. Mios Biganos Begles eta Cleba León birritan, Zuazo Barakaldo, Angolako junior mailako selekzioa eta Kukullaga izan dira Imanol Álvarez eta Martin Larrañagaren asmoak gauzatu diren aurkariak.
Kontutan hartzekoa da, batez ere, lehengo asteazkenean Egiako txapelketan Mios Biganos Begles taldearen aurkako partida. Frantziarrak nagusi izan ziren abuztuaren 14an baina donostiarrek horma gaindiezina jarri zuten Egian. Gaur Nitsan Dunay israeldarrak minutuak izango ditu.
Horrez gain, Bera Berako bulegoa irekita egongo da abonamenduak eskatu ahal izateko. Honako salneurriak ezarri dira: Superkopa eta Ligarako helduek 65 eurotan eta 85 eurotan Champions Leaguerekin; infantil eta jubilatuak, 35 eurotan eta 45 eurotan eta familiako abonamendua bi helduekin, gazteak, dohainik.