Bera Bera

Select your language

Antza Bera Berak partiden amaiera estua gustoko ditu, oraingo honetan, sufrimendu handiarekin bada ere, Porriñotik bi puntuak poltsikoratu ditu (27-28), lau goleko aldea irauliz eta azken minutuetan sufritzen jakin. Kopak eragiten duen ajeak antzeman du taldeak hasieratik. Porriño bi aste jokatu gabe zeraman eta nabaritu da, partidari erritmo altua jarriz. Bera Berak lehiatzeko garaian erritmoari eutsi behar zion EHFko kanporaketa eta Kopako hiru norgehiagoka jokaturik, hau da, galiziarrak baino bost partida gehiago. Anabel Mateo izan da hasieran tartea ireki duena hiru golekin (4-2), Bera Beran Matxalen Ziarsolok bereganatu du ardura hiru golekin (6-4). Defentsan 6-0 Elorza eta Núñez erdian kokaturik eta Ederrak kanariarrak ordezkatu du erasoan. Nekane Teres piboteak 8-4 ezarri du markagailuan Etxaburuk partida gelditu duenean. Hurrengo minutuetan, Ziarsolok berriro hiru goleko boladari heldu dio eta Zugarrondo atepean, Elorza eta Martínez lagun, Bera Berak partida berdindu du (10-10) 24. Minutuan. Gipuzkoarrak sendo, Elorzak (10-11) eta ondoren Martínezek aurretik jarri dute taldea 11-12 atsedenaldian jokua bertakoek jarri badute ere. Bigarren zatian donostiarrek tartea irekiko dute Pinedo eta Elorza medio (11-14). Porriñok partidari heldu nahi zion Cacheda eta Teres bitartez (13-14), baina Bera Berak 0-3 partziala lortu du Pinedo, Núñez eta Menéndezi esker (13-17), halere, Porriñok ez du amore eman. Ana Martínezen hiru golak taldea aurretik mantendu dute (17-21, min 40). Teres eta Rivas jokalariak Porriño berriro partidan sartu dute baina Pinedo eta Núñez eta ondoren Menéndez eta Etxeberria (21-25, min 48) erantzun dute. Núñezek bost goletara utzi du galiziarrak baina Porriñok 3-0 partziala lortu du. Orduan erasoan arazoak azaldu dira. Azken hamar minutuetan bi gol, baloiak galduz eta kontraerasoetara gaizki irteten. Hortaz, Porriño gol bakar batera jarri da azken minutuan baina Bera Berak baloiari eutsi dio. Kopa osteko jardunaldia oso arriskutsua da. Gainera, aurreneko hiru sailkatuek oso irteera zailak zituzten eta nabarian gelditu da gaur. Donostiarrak gol bakar batez nagusi izan dira, Guardesek 26-28 Elxen eta Rocasak 26-22 galdu egin du Alcobendasen, Bera Bera lidergoan bakarrik utziz. Fitxa: BM Porriño 27; Bera Bera 28 BM Porriño 27 (11+16): Susi Sánchez, Cerqueira, Samartin (5), Andrea Dapena (3), Alba Dapena (1), Teres (6), Rivas (4), Cacheda (2), Mateo (4), Simón (2) eta Sanjuan (o.a.). Bera Bera 28 (12+16): Temprano, Etxeberria (1), Menéndez (3), Elorza (4), Núñez (3), Pinedo (4), Martínez (6), Ziarsolo (6), Arrojeria, Azanza, Ederra (1), Arizaga eta Zugarrondo (o.a.) Epaileak: Daniel Portela eta Martín Rodríguez (Galizarrak) Kanporatuak: Mateo eta Samartin BM Porriñotik eta Menéndez Bera Beratik. Partzialak: 3-1, 6-3, 8-4, 9-7, 10-10, 11-12 –atsedenaldia- 13-17, 17-20, 20-23, 21-25, 24-26 eta 27-28

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores