Montse Puche entrenatzaileak Bera Bera Eskubaloia zuzenduko du apirilatik denboraldia amaitu arte, bi aldeek horrela hitzartuta. Hortaz, Tati Garmendia ordezkatuko du apirilaren 11n Elxen, Bera Berak 20. Jardunaldia Carrusean jokatuko duen norgehiagokan.
Oraingo lanbideak taldea apirilera arte hartzea galeraziko dion arren, Montse Puchek zuzenean ikusi ahal izan zuen lehengo larunbatean Bidebietan Bera Beraren garaipena Vivelafruta Castelldefels (37-23) taldearen aurrean. Ia egunero Tati Garmendiarekin hitz egiten du, Alcobendaseko Pabellón de los Sueñoseko aulkian lagun izango duena, izan ere, Bera Berak partida zaila izango du larubatean (17etan) Félix Garcíaren Helvetia Alcobendas taldea sasoiko baitago.
Ondorioz, Tati Garmendiak Alcobendasen izango du taldeko gidaritza eta Canyamelar Valenciaren aurkako martxoaren 28ko partidan (datorren astean ez dago jardunaldirik eta apirilaren 4an Aste Santua dela eta ezta ere).
“Arima utziko dut”
44 urteko madrildarra, Valentzian bizi dena, “ilusio handia eta taldea hartzeko irrikan nago” dio. Izan ere, ez zuen zalantzarik izan Valentziatik Donostiara etortzeko Castelldefelsen aurkako partida ikusteko. “30 urtetan eskubaloi jokalari izan naiz –gainera Akaba Bera Beran zegoela utzi zuen 2008an- eta asko maite dudan kirol honi lotuta jarraitu dut” adierazi du. Puchek dio “ohorezko mailan entrenatzea ametsa betetzea da” eta horretarako argi du “arima ez ezik burua eta bihotza ere utziko ditut” bere ustez “funtzio berri honi ekarpenak egiteko gaitasuna dudalako”.
Jokalari gisa, Espainiako emakumezkoen eskubaloiko erreferentzia izan zen Montse Puche. Bi hamarkada egin zituen ohorezko mailan, 10 liga eskuratu zituen (Mar Valenciarekin bederatzi eta Eldarekin, bat), sei Kopa eta Europako Txapelketa Mar Valenciarekin, Espainiako talde bakarrak lortu zuena. Horrez gain, 196 aldiz internazionala izan zen eta besteak beste birritan joku olinpikoetan parte hartu zuen.
Denboraldia joan ahala, bi aldeek proiektuan jarraitze aldera iritziak elkar trukatuko dituzte.