Bera Berako senior taldeko atezain Udane Rodríguez da Tati Garmendiaren deialdian nobedadea Helvetia Alcobendas taldeari bihar larunbata (17etan) aurre egiteko Pabellón de los Sueños pistan. Norgehiagoka Andrzei Rajkiewicz eta Jakub Tarczykowski poloniar epaileek zuzenduko dute Espainiako Federazioak duen hitzarmena dela eta.
18 urterekin iritsi zaio Udane Rodríguezi aukera partida ofizialean deialdian sartzeko, Maite Zugarrondok azken partidan Bidebietan, Vivelafruta Castelldefelsen aurka sorbaldan mina hartu zuelako. Atezain nafarrak atsedena hartuko du eta antza Canyamelar Valencia taldearen aurkako norgehiagokan, martxoaren 28an itzuliko da. Bestetik, Uxue Ezkurdia Donostian geldituko da.
Bera Bera Eskubaloaik etxetik kanpo partida zailei boladari hasiera emango dio bihar, izan ere, sailkapenean atzean dituen taldeak bisitatu behar ditu: Alcobendas (5.), Elx (4., apirilaren 11n), Guardés (3., maiatzaren 2an) eta Rocasa (2. maiatzaren 16an).
Astean zehar, Tati Garmendia, Montse Puche lagun izango duena Alcobendasen, taktikari heldu dio Helvetia Alcobendasek egin ditzakeen defentsak gainditze aldera. Garmendiak badaki Pabellón de los Sueñosen irabazten entrenatzaile gisa. 2012ko apirilean izan zen, ebakuntzari egin zioten Reyes Carrere ordezkatuz. Bera Berak 25-26 irabazi zuen asko sufrituta eta matematikoki bigarren postuaren jabe egiteaz gain, orduan Champions Leagueko atarikoa jokatzeko txartela eskuratu zuen.