Elorza kontu handiz entrenatu zen; Zugarrondori, gaur erresonantzia
Lehengo larunbarean partida hasiera eta amaierak lesionatu bana utzi zituen Bera Beraren aldetik. Norgehiagoka hasi eta berehala Elorzak eta Ana Mannaut jokalariek talka egin zuten eserlekura bidaliz. Arabarra ez zen itzuli duela urtebete sudurrean izandako ebakuntza gogoan zegoelarik eta kataluniarrak, aldiz, partida amaitu zuen.
Atzoko entrenaldian, Patri Elorzak saioa burutu zuen kontaktuak ekitiditzen.
Bestalde, Maite Zugarrondo atezaiak sorbaldan mina antzeman zuen eta jokaldi batek lurrera erorita luxazioa eragin zion. Gaur goizean erresonantzia egin diote eta emaitzak zain badago ere datorren larunbatean Helvetia Alcobendas bere talde-ohiaren aurka jokatzerik ez du izango.
Epai poloniarrak
Lehiaketa batzordeak Andrzei Rajkiewicz eta Jakub Tarczykowski epai poloniarrei larunbateko partida zuzentzeko ardura eman die. Espainiako federazioak beste herriekin harremanetan dago eta jardunaldi honetan bi partidetan izango dira epai poloniarrak ohorezko mailako partidetan. Larunbatean (17etan) Pabellón de los Sueños pistan izango direnak, lehengo asteburuan Iruñean izan ziren Anaitasunaren garaipenean.