Atsedenaldian markagailuak ez zuen zalantzarik utzi (8-18), donostiarren defentsa sendoak ia gehienetan andaluziarren jokua gainditu du, etxean partidako 26,5 gol sartzen dituena. Gipuzkoarrak abiadura bizian irten dira, 8, minutuan 2-6 nagusi zen eta minutuak pasatu ahala aldea handitzen joan da jokalari ezberdinen ekarpenarekin: Ederra, Pinedo, Elorza, Núñez, Castro eta Ana Martínez.
Elxetarra kanporatu arren ez da gehiegi nabaritu markagailuan eta behin zazpi pistan, Bera Berak 1-7 partziala bereganatu du 5-16 ezartzeko atsedenaldirako bost minutu falta zirela. Elorzak eta Núñezek kontraeraso batean gol sartu dute eta aldageletara (8-18).
Bigarren zatian, Imanol Álvarezek Arrojeria zuzentzen, Dunay eta Arizaga alboetan, Núñez pibotean eta Etxeberria eta Ziarsolo alboetan kokatu ditu. Kanporaketak izan dira orduan, Tejeda eta Elorza eta jaurtiketak ez onak.
Baina kanporaketakekin jarraitu dira, kasu honetan María Núñez eta Arizaga, eta partziala lehenengo hamar minutuetan 2-0 izan da Adesalentzat Bea Puertas eta Tejedaren bidez. Halere, Ana Martínez, Tempranoren pase luze bat Ziarsolori, Núñez pibotean eta kapitainaren beste kontraeraso batekin aldea handitu dute (10-22).
Gipuzkoarrak defentsara bueltatu dira eta Adesalek hutsartea eskatu du. Halere, ez da ezer aldatu, gol trukeak eman dira baina hemen ere donostiarrak nagusi, 2-7 partziala (12-29) Elorza, Pinedo, Arrojeria, Menéndez, Dunay eta Pinedo birritan, partida amaieran hamargarren gola sartu duelarik. Gainera, Bera Berak 13 goletan utzi du Adesal, denboraldiko markarik onena.
Ondorioz, atsedenerako garaipena biharko emaitzei zain eta astelehentik aurrera XXXV Kopa. Alcobendasen burutuko dena martxoaren 14tik 16ra bitartean.
Fitxa: Adesal 13, Bera Bera 31
Adesal Córdoba 13 (8+5): Meriem, Moreno (1), Hernández (4), Tejeda (2), Puertas (3), Barea (1), Valdivia (1), Blázquez, Marin, Sánchez, Santiago eta Ruiz (1).
Bera Bera 31 (18+13): Temprano, Castro (2), Elorza (5), Ana Martínez (3), Ederra (2), Menéndez (1), Pinedo (10, 2p), Núñez (3), Etxeberria, Ziarsolo (3), Arrojeria (1), Arizaga, Dunay (1) eta Akuña (o.a.).
Epaileak: José Molina Baena eta Pablo García Sánchez, Kordoba. Kanporaketak: Hernández eta Tejeda Adesaletik eta Ana Martínez, Elorza (2), Núñez eta Arizaga Bera Beratik
Partzialak: 1-2, 3-7, 4-9, 4-13, 5-16, 8-18 –atsedenaldia- 8-18, 10-18, 10-21, 11-24, 12-27 eta 13-31.
Bera Berak kirolan segurtasuna bermatzeko ideiarekin bat egiten du. Bi orduko saioan azalpen teorikoak jasotzeaz gain, bertan elkartu ziren 14 pertsonak ariketa praktikoak egiteko aukera izan zuten, kardiobiriken susperketaren metodologia ezezik Desfibriladore Automatikoen erabilera ere ikasi zutelarik.
Bidebieta kiroldegiak horrelako bat du. DYAko hezitzaileek gertaera baten aurrean protokola ahalik eta gehiena betetzea azpimarratu zuten, lanak banatuz, denboral kontrolatzu eta kardiobiriken masaia lasaia eta oso konzentraturik burutzeko.
Bera Berak DYA Gipuzkoari eskertzen dio emandako erreztasunak horrelako saioak burutzeko. Horrela, pistaren inguruan ia egunero diren pertsonek horrelako egoera baten aurrean jakin badakite zer egin behar duten.
Argazkian, Patri Elorza eta Adriana Castro.