Asteburuan Kopa arrakasta osoz igarota eta indarberrituta, Bera Bera Ligako errutinara itzuliko da puntuen beharra duen Esportiu Castelldefelsen aurka. Partida arratsaldean izango da Bidebietan (18etan), Jesús Álvarez eta José Carlos Friera asturiarrak zuzenduko dutena.
Denboraldian lehenengo aldiz, Imanol Álvarezek jokalari bat baino gehiago kanpoan utzi behar izan ditu, kasu honetan, Yamiley Rodríguez eta Uxue Ezkurdia. Kopan 17 jokalari izan ziren eta horietako bi aktan alta eman gabe aulki ondoan gelditzen ziren entrenatzaileen esanetara partida jokoan dagoela izena emateko aukera dagoelako.
Ligan deialdia 14 jokalariei mugatuta dagoenez, Bera Berak 13 jokalarien izenak emango ditu eta beste bi aulki ondoan zain geldituko dira. Kopan Uxue Ezkurdiak minutuak jokatzeko aukera izan zituen.
Harrerak, zorion telegramak, sekulan izandako audientzien iragarpena, elkarrizketa ugari eta selekzioetako deialdiak izan dira burubelarri azken egunotan. Horregatik, Bera Berak gogor ekin behar dio partidari Castelldefels jaitsiera postuetan dagoelako eta puntu beharrak ditu. Joaneko norgehiagoka korapilatsua izan zen, Ana Tempranok txartel gorria ikusi zuen aurkari batekin talka egiteagatik eta Maria Akuñak bigarren zati osoa jokatu zuen, Hernaniarrak minutu onak egin zituen eta donostiarren eskarmentuari esker partida aurrera atera zuen Bera Berak.
Donostiarrek irabaziz gero, etxean 30. garaipena izango litzateke eta Bidebitan, 29.
Ez da erraza azken sailkatuaren aurkako partidari heltzea astean zehar Kopako ospakizunak tarteko hainbat ekitaldi eta albiste sortatu direnean eta aurrera begira berriro Ligako etenaldia izan. Horregatik, Imanol Álvarezek aurpegi ezohikoak sartu ditu hasieratik, Arizaga eta Ederra, Elorza, Martínez, Castro eta Ziarsolorekin batera.
Taldea ez da oso fin ibili defentsan eta Ziarsolo eta Castro, hegaletatik, asmatu dutenez gipuzkoarrak aurretik jarri dituzte. Eskuin nahiz esker hegalak bikain aritu dira gaur, guztien artean 24 gol sartu dituzte (sei penaltiz) eta taldeak 33 -Ziarsolo (6), Castro (7), Pinedo (8) eta Etxeberria (3)-.
Bera Berak markagailua menperatzen zuen baina defentsan ez zuen asmatzen.
Castelldefelsek erritmo ona eman dio partidari eta lekuak aurkitzen zituen. Ederrak Castro eta Ziarsolo baino gutxiago ez zuen nahi izan (11-17, 16. min) baina kataluniarrak Ona Muñoz aurkitu dute hegalean, sartu dituen hiru golei esker Imanol Álvarezen hutsartea eraginez (13-11, min 22).
Hortik aurrera dena aldatu da. Bera Berak Núñez, Menénde, Pinedo pistan zirela ez du Castelldefelsi gola sartzen utzi. Eta erasoan, nahiz eta Lladros atezaina Bolstad baino hobeto ibili, behin batean baino ez du Pinedo gelditu. Atsedenaldira 4-0 partziala iritsi dira.
Eta partziala gero eta handiagoa izan da bigarren zatian, Bera Berak Castelldefels bikoituz. Hau da, 22. Minutuaz geroztik eta Maitane Etxeberriaren lehen gola arte (40. Min) Bera Berak 10-0 sartu dio Castelldefelsi. Ana Manatek bolada txarrari amaiera jarri dio baina Bera Bera ez da gelditu.
Bigarren zatian Vero Cuña Bidebietan agertu da eta Maria Akuñak beste hamar minutu izan ditu.
Ondorioz, aje gutxi Bidebietan, eta egon dena beste pabilioietara bidali dute, izan ere, Alcobendasen Helvetiak 23-27 galdu egin du Porriñoren aurka eta Rocasak Leonen berdindu du. Horrela, madrildarrak eta kanariarrak lau puntutara daude, hau da, lehen bezala bi partidako margena du Bera Berak –lau puntu- Liga amaitzeko sei partida gelditzen direnean.
Fitxa: Bera Bera 33, E. Castelldefels 21
Bera Bera 33 (17+16): Temprano, Castro (7), Elorza, Martínez (1), Arizaga (1), Ederra (3) eta Ziarsolo (6, 3p) –titular- Menéndez, Núñez (2), Pinedo (8, 3p), Arrojeria (2), Etxeberria (3), Cuña eta Akuña (o.a.).
E. Castelldefels 21 (11+10): Bolstad, Gil (2), Sancho (1), Sans (2), Poo (3), Espinola (5) y Muñoz (5) –titular- Manaut (3), Cadens, Alfaro, Esperit, Royo eta Lladro (o.a.)
Epaileak: Jesús Álvarez eta José Carlos Friera (Asturias)
Kanporaketak: Martínez eta Elorza Bera Beratik eta Manaut eta Sans E. Castelldefelsetik
Partzialak: 4-2, 5-3, 10-6, 13-9, 14-11, 17-11 –atsedenaldia- 19-11, 22-11, 24-15, 26-16, 29-18 eta 33-21.
Asteburuan lau partida ditu Bera Berako harrobiak. Larunbatean 12,15etan Zumarragako Ispilla kiroldegian, lurralde mailako Bera Bera kadete taldeak Aker Urola izango du zain. Lehengo asteburuan garaipena lortu zuen talde bakarra izan zen, 22-18 Urnieta Mecanizados Kamoxi.
Euskal Ligan, larunbata eta igandea Bidebietan. Bera Bera kadete taldeak Basauri izango du aurrean larubatean 15,45etan, hau da, ohorezko mailako taldeak E. Castelldefelsen aurka (18etan) partida atarian. Lehengo ostiralean, kadeteek 17-21 galdu zuten Kukullagaren aurka.
Igandea, jubenil taldearen txanda. Bidebietan, 11,30etatik aurrera, Verónica Valverderen taldeak Aloña Mendi izango du aurrean. Azken jardunaldian, jubenilek 24-32 galdu zuten Autobuses Juantxu Kukullagaren aurka.
Eta senior taldeak Muskizen jokatuko du bertako taldearen aurka larunbatean 16,15etan.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Eider Lizarbe. Donostiarrak errehabilitazioarekin jarraitzen du.
Jorge Dueñasen deialdiak azken orduko aldaketak izan ditu, oraingo honetan Bera Beran eragina du. Datorren astean Holandaren aurka jokatu behar dituen bi partidei begira Ana Martínez izango da sudurra apurtuta duen Macarena Aguilar ordezkatuko duena.
Horrela, sei dira Bera Berako jokalariak selekzioekin arituko direnak martxoaren 23tik aurrera. Ana Martínezekin batera, Holandara joango dira Eli Pinedo eta Patri Elorza; Maitane Etxeberria eta Esther Arrojeria junior mailako selekzioarekin arituko dira eta Nitsan Dunay Israelekin Turkiara.
Bihar, martxoak 22, larunbata 18etan, Bera Berak eta E. Castelldefelsen ligako 20. Jardunaldia Bidebietan jokatu behar dutenez, plantillak Alcobendasen lorturiko Kopa zalegoari eskaini nahi dio.
Bera Berak Kopa erakutsiko du eta interesatuek argazkiren bat ateratzeko aukera izango dute. Era berean Koparen oroigarri gisa posterrak salgai jarriko ditu.
Argazkian, Kopa eskolako partaideen eskuetan eta berau babesten duen Imanol Reformaseko gerente Imanol González.