Kopako XXXV. edizioa Alcobendaseko Amaya Valdemoro pabilioian burutuko da asteburu honetan. Eta Kordoban Adesal aise gaindituta, Bera Berak begirada kopan ezarri du. Iaz Porriñon bezala, gipuzkoarrak líder iritsi dira Kopara baina aldea zedozer handituz. Orduan, 16. Jardunaldi ostean, Elche Mustang baino puntu bakar bat gehiago zuen eta Helvetia Alcobendas baino hiru gehiago, gainera bi talde hauek Bidebietatik pasatu behar ziren.
Orain, 19. Jardunaldi ostean, Bera Beraren aldea Helvetia Alcobendasekiko bi puntukoa da –maiatzaren 3an Pabellón de los Sueñosen jokatuko dute- eta hiru puntura Rocasa Ace Gran Canaria. Zazpi partida falta direla aurkariekiko aldea zedozer handiago da baina egutegia ez da lagungarria izango.
Bera Bera burubelarri prestatzen ari da Kopa. Horretarako, astelehenean goiz eta arratsaldez entrenatu zuen Bidebietan; atzo eta gaur, arratsaldean eta ostegunean goizeko 10,30etan Manteo kiroldegian, Bidebietan saio burutzeko zailtasunak direlako. Arratsaldeko 4etan autobusez, Autocares Davidekin egingo dute bidaia Alcobendasera eta ostiral goizean, ordubeteko saio burutuko dute Pabellón de los Sueños kiroldegian.
Donostiarrek final-laurdenetako azken partida jokatuko dute ostiralean 20,15etan Zuazo Barakaldoren aurka. Sebastián Fernández eta Alberto Murillo, Andaluziko epaileek zuzenduko dute norgehiagoka.
Bestetik, kadete mailako lurraldeko taldeak Egia kiroldegian Egia Veltins taldearen aurka jokatuko du 16,30etan.
Eta euskal ligan, kadete nahiz jubeniletan, Donostiako Josean Gasca kiroldegiak bi talde hauen partidak hartuko ditu. Bera Bera kadetea 10,30etan arituko da Tecnifuelle Elgoibar taldearen aurka eta 12,30 etan jubenilen txanda Astigarraga Gys Sport Elgoibarren aurrean.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Amaia Jaka (baloiarekin) eta Maider Amilibia