BM Porriñoren aurkako partidan baja izan baziren ere, ziur aski Castelldefelsera egingo dute bidaia larunbatean. Amaia Azanza eserlekuan izan arren ez zen pistara atera aduktorea babesteko eta Nagore Arizaga saiatu arren, talde teknikoarekin batera erabaki zuten ez arriskatu eta ekografiaren zain gelditu.
Biei egin dizkietan frogetan ez da hausturarik ageri, ondorioz, Lizarrako albokoa eta Andoaingo zentrala Castelldefelseko zerrendan egoteko aukera ugari dute. Azanzak lan handia egiten du batez ere defentsan eta Arizagak ondo zuzendu zuen taldea Kordoban.
Bestetik, Patri Elorzari aduktorean duen mina adierazteko erresonantzia egingo diote bihar. Bera Berak arratsaldean entrenaldi saioak burutzen jarraitzen du Bidebietan. Castelldefelsera egunean egingo dute bidaia eta Can Vinader kiroldegian 19,45etan oraindik punturik urratu ez duen taldea izango du zain.
Euskal Ligako lehenengo jardunaldiak bi garaipen eta porrot bakarra utzi ditu. Elgoibarko Olaizaga kiroldegian, Bera Bera kadeteak ezin izan zuen Tecnifuelleren aurka (23-28). Jubenilak, aitzitik, aise nagusitu ziren Astigarraga Gys Sport Elgoibar 21-32, eta Bidebietan senior taldeak 27-23 irabazi zion Aiala ZKEri.
Bestetik, Bera Berak eta BM Porriño taldeen arteko norgehiagoka aurretik jokatu zuten lagunartekoan, kadete donostiarrek Andoaingo Leizaran taldea gainditu zuten.
Argazkian, Eider Lizarbe, lesioa gainditu ostean lehenengo partida ofizialean.
Bera Bera eta BM Porriño taldeen arteko atsedenaldian Mariscos Bruñok emandako itsaski sortaren zozketa egin zen, 395 zenbakia atera zelarik. Sariduna kiroldegian agertu ez zenez, honen bidez adierazi nahi diogu klubarekin harremanetan jartzeko (943 458 166 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean) itsaski sorta berria hartzeko.
Bera Bera Eskubaloiak BM Porriño gainditu du gaur arratsaldean Bidebietan (27-16) partida hasieran lortutako 6-0 partziala baliatuz. Ziarsoloren hiru gol, Elorza, Menéndez eta Etxeberriak asmatu dute batez ere donostiarren defentsak eragiten zituen kontraerasoak gauzatuz.
Partzialak Bera Bera lasaitu du, norgehiagokari erritmo altua emanez. Aitor Etxaburuk ezin izan ditu erabili Ana Martínez, Nagore Arizaga eta azkenean Azanza ezta ere nahiz eta eserlekuan egon. 10. minuturako pistako bederatzi jokalari sartu ditu.
Bestetik, BM Porriño lehenengo lerroak ezin izan du jokua banatu. Samartin, Dapena eta Rivas jokalariek ezin izan dute Elorza, Núñez, Pinedo eta Menéndez gainditu. Hortaz, Abel Estévez entrenatzaileak hutsartea eskatu du 4. minutuan. Cacheda eta Lopes sartu arte ez du golik lortu Porriñok. Eta hori Tempranok ez duela lan handirik izan. Aipagarria izan da atezainak Ziarsolori bidalitako baloi luzea bat, zortzi metrotan kokatu du esker hegalekoa, honek ezkerrarekin bildu baloia eskubiarekin gola sartuz (4-0).
Bera Berak akatsak egin ditu eraso posizionalean eta Porriño gerturatu da (9-5, min 20). Halere donostiarrak berriro tartea ireki dute Ziarsolo eta Pinedori esker, atsedenaldira 12-6 iritsiz.
Bigarren zatia antzekoa izan da. Zugarrondo atepean, BM Porriñori zazpi minutu kosta izan zaio gola egitea eta penaltiz izan da. 6-0 defentsarekin, Aitor Etxaburuk Elorza eta Núñez zaindu ditu Múgicari eta Ederrari minutuak eskainiz. Aitzitik, Etxeberriak eta Ziarsolok aise asmatu dute Susi Sánchezen aurrean. Bera Berak alderik handieta hamar minutu falta zirela lortu du (23-10) eta amaieran erritmoa jaitsi du.
Ondorioz, lesionaturik dauden jokalariak berreskuratzen dituenean oso talde arriskutsua izango den talde baten aurrean, batez ere etxean, helburua bete du Bera Berak. Alde positiboena defentsan oso maila altua izaten jarraitzen duela taldeak eta eraso posizionalean asko hobetu duela. Ligako lehenengo etenaldia iritsi aurretik Castelldefelsera egingo du bisita Bera Berak (larunbata, 19,45etan).
Fitxa: Bera Bera 27, BM Porriño 16
Bera Bera 27 (12+15): Temprano, Etxeberria (5), Menéndez (3), Elorza (1), Núñez (3), Pinedo (7, 2p) eta Ziarsolo (7, 1p) –Ezkurdia, Arrojeria, Ederra, Múgica (1) eta Zugarrondo (o.a.)
BM Porriño 16 (6+10): Sanjuan, Costas (3), Pérez (1), Cerqueira (1), Samartin, Dapena (1) eta Rivas –titular- Lopes (3), Cacheda, Martínez (3), Mateo (2p), López (2) eta Susi Sánchez (o.a.).
Epaileak: Matías Muñiz eta Joseba Jokin Ordoki (Nafarroa)
Kanporatuak: Ezkurdia Bera Beratik eta Cerqueira, Dapena eta Lopes BM Porriñotik.
Partzialak: 4-0, 6-1, 7-3, 9-5, 10-5, 12-6 –atsedenaldia- 15-6, 17-8, 21-9, 23-10, 25-12 eta 27-16.
Gertaerak: Pasai Donibaneko arraunlariei harrera egin zion taldeak Liga eta Kontxa irabazteagatik. Eta Montxo González, aste honetan zendu zen Erreka Laranjako kidea oroituz minutuko isilunea gorde zen partida atarian.
Bera Bera eta BM Porriño partida atarian, Ligako hirugarren jardunaldiari dagokiona, Bera Berak omenaldi xume bat egin nahi die Pasai Donibaneko arraunlariei, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera eskuratzeagatik.
Pasai Donibanek bost puntu atera zizkion Ligan Hibaikari eta Kontxan aurreneko jardunaldian ateratako tarteari esker bigarrenean eutsi ahal izan zion, lehenengo aldiz Bandera eskuratuz.