Alcobendasen asteburu honetan Erreginaren Kopako edizioan Bera Berako hainbat jokalarien lana goraipatua izan da. Hiru partidatan nabarmen ageri da Ana Temprano, izan ere, asturiarra txapelketa osoko jokalaririk onena izendatu zuten.
Atezainaz gain, Bera Berako beste lau jokalari Kopako zazpikote onenak osaturiko taldean sartu zituzten: María Núñez, pibotean, Adriana Castro, eskuin hegalean, Eli Pinedo esker hegalean eta Alba Menéndez, eskuin alboko gisa. Zarauztarrak oso Kopa bikaina egin du, batez ere Guardésen aurkako final-erdian eta Rocasaren aurkako finalean.
Horrez gain, final-laurdenetan, Maitane Etxeberria Bera Berako jokalaririk onena izendatu zuten. Final-erdietan Ana Martínezen lana azpimarragarria izan zen batez ere lehenengo zatian eta Matxalen Ziarsolok oso partida amaiera egin zuen zortzi gol sartuta.
Eta final laurdenetan Zuazoren aurka, Esther Arrojeria zentralak norgehiagoka bikaina jokatu zuen, Sagrario Santana junior mailako selekzioko hautatzailaren interesa sortu zuena eta, batekin eta besteekin hitz egin ostean eta Kopan izan duen ibilbidearekin, deialdian sartzea erabaki zuen. Ondorioz, igandean Madrilera joan beharko du Frantziara txapelketa batean parte hartu aurretik. Deialdian Maitane Etxeberriarekin bat egingo du usurbiltarrak.
Atzo zorion gutuna izan zen eta gaur Sofia Erreginak Bera Bera Eskubaloiko jokalari, entrenatzaile eta zuzendariei audientzai eskaini nahi diela iritsi da, pasa den asteburuan Alcobendasen Kopako XXXV. edizioa irabazteagatik.
Harrera apirilaren 10ean izango da eguardiko 12etan Zarzuela Jauregian.
Bera Berak Erreginaren keinua eskertu nahi du suposatzen duen aitortzagatik eta emakumezkoen kirolaren eta eskubaloiaren mesedegarri delako.
Gaur eguardian Bera Bera Eskubaloi plantillari harrera egin diote Gipuzkoako Foru Aldundian eta Donostiako udalean atzo Alcobendasen Kopako XXXV. edizioa bereganatu ondoren.
Ospakizunak ostean, eguarduan Gipuzkoa plazan elkartu dira non Gipuzkoako Aldun nagusi Martin Garitano; Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu Ikerne Badiola eta Kiroletako zuzendari Asier Sarriegik hartu dituzten.
Agerraldian, lurraldeko kirol arduradun nagusienak azpimarratu du “emakumezkoen kirola goi mailakoa da Gipuzkoan eta arro sentitzen gara”. Ostean, Aldun nagusiarekin batera, Ikerne Badiolak Jesus Mari Lazkanoren serigrafía oparitu die Fernando Diez Mintegi klubeko presidenteari eta Matxalen Ziarsolo kapitainari.
Bera Bera RTeko presidenteak taldea zoriondu du, Diputazioari eskertu dio proiektua babesten duelako, jokalari gipuzkoarren lana goraipatu du eta enpresen inplikazioa eskatu du, taldeak balore positiboak zabaltzen dituelako, kirol arrakasta du eta edozein ekarpena errentagarria litzateke.
Matxalen Ziarsolo kapitainak “Donostia eta Gipuzkoa osoa Kopa honen partaide egin nahi dugu” eta kirol zalegoa animatu du “Bidebietara etortzeko zuzenean eskubaloia ikusteko eta bigarren Liga irabazten laguntzeko”.
Bestetik, Gipuzkoako Aldun Nagusi Martin Garitanok adierazi du “Koparekin edo gabe, eredugarriak zarete gazteek kirolari eusteko”. Era berean, “enpresei Bera Bera babesteko deia egin die”.
Udaletxean
Mokadua ostean, Bera Berako koadrila Udalean sartu da, bertan Juan Karlos Izagirre alkateaz gain, Kiroletako zinegotzi Josu Ruiz eta beste zinegotziak ziren.
Alkateak, plantilla oso banan banan aipaturik, lorpena goraipatu du “inoiz ez delako erraza”. “Zoriondu eta eskertu nahi dizuet, ekarritako kopagatik eta eskerrik asko egindako esfortzua, Donostian eredugarriak zaretelako, emakumezkoen kirola eta eskubaloia handiagoa egiten duzuelako, zuei esker Donostia ezagunagoa delako eta, azkenik, ilusioa sortzeagatik, bero handiko egun batean haize gozoa zaretelako”. Izagirrek maiatzera deitu du taldea “Ligarekin edo gabe, guretzako txapeldunak zaretelako”.
Gaur goizean Urkullu Lehendakariak telegrama baten bidez Bera Bera zoriondu du. Atzo Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendari Jon Redondo egon zen partidan eta taldea agurtzeko aukera izan zuen.
Bera Bera Eskubaloiak laugarren aldiz eskuratu du Kopako txapelketa Alcobendasen eguardian ospatu den finalean Rocasa Ace Gran Canaria 21-26 gaindituz. Madrileko hiria, L’Eliana, Monóva eta Porriñorekin bat egingo du Kopako lekurik esanguratsuenak eta, laugarrenean izan bada ere, urte bikoitian irabaztea lortu dute gipuzkoarrek.
Lehenengo zatiak bi zati ezberdinak izan ditu. Hasieran Rocasaren defentsa irekiak, Albaladejo bitartea, arazo ugari sortu dio Bera Berari. Lujan jokalariak ardura hartu du Rocasa aurretik jarriz. Donostiarrek baloiak galtzen zituzten erasoan eta kanariarrak nagusi ziren (6-3, 13 min). Imanol Álvarezek hutsartea eskatu du eta Bera Berak defentsari heldu dio indarrez nahiz eta hurrengo jokaldian Elorza galdu duen sudurrean zauri batekin.
Arrojeriak zuzendaritza hartu du eta Temprano geldiketa bikainak egiten hasi da. Ondorioz, kontraerasoen bidez eta Menéndezen jaurtiketak medio –bost gol- Bera Bera 8-11 jarri da. Rocasak, halere, Haridianen bidez aldea murriztu du atsedaldi aurretik (10-11)
Bigarren zatian, Imanol Álvarezek atsedena eman die Pinedo eta Ana Martínezi. Elorza pistara itzuli da eta berak sartu du lehenengo gola. Errotazioak oso emaitza ona eman diote entrenatzaileari. Tempranok bikain jarraitzen zuen, Rocasak sei minutu behar izan ditu aurreneko gola sartzeko baina berriro arazoak itzuli dira erasora.
Haridian, Albaladejo eta Davinia López ardura gehiago hartu dute eta Rocasak zaileena egin du, partida berdindu, 13-13 (min 42) y 15-15 (Davinia, min 46). Baina Bera Bera lasaitasunera bueltatu da Arrojeria, Martínez eta Pinedorekin lehenengo lerroan eta Etxeberria, Ziarsolo en hegaletan eta Núñez pibotean.
Eskuin eta ezker albokoek, Ziarsolo eta Etxeberria erabakiorrak izan dira gola egiteko garaian, batez ere kapitaina, zortzi gol egin baititu bigarren zatian. Bera Berak arnasa hartu du (16-19 min 49) eta ez dio Rocasari gehiago gerturatzen utzi.
Ana Tempranok aipamen berezia merezi du. Kopako jokalaririk onena izendatu dute. Portzentajeetan %38 egin du,–Silvia Navarrok, %17- baina jaurtitzaile guztiak zalantzekin utzi ditu.
Tempranoz gain, Castro, Menéndez, Pinedo eta María Núñez jarri dituzte Kopako talde onenan.
Garaikurra jaso ondoren taldeak Donostiako zaleekin ospatu dute, besteak beste, megafoniaz San Sebastian martxa abestuz.
Fitxa: Rocasa 21, Bera Bera 26
Rocasa 21 (10+11): Navarro, Falcón, Luján (6, 3p), López (2), Albaladejo (3), Haridian Rodríguez (6), María González (1), Trojaola (3), Almudena Rodríguez, Peña, eta Adriana González (o.a.)
Bera Bera 26 (11+15): Temprano, Castro (1), Menéndez (5), Elorza (1), Núñez (2), Martínez (1) eta Pinedo (4, 2p), -titular- Arrojeria (2), Ziarsolo (8), Etxeberria (2), Arizaga, Ederra, Dunay, Akuña. Aktatik kanpo, Yamiley eta Ezkurdia.
Epaileak: Javier Álvarez (Bizkaia) eta Ion Bustamante (Nafarroa)
Kanporaketak: Pinedo (1) eta Núñez (2) Bera Beratik eta Davinia López eta Tiddara Trojaola (2).
Partzialak: 2-1, 3-3, 6-3, 7-6, 7-9, 10-11 –atsedenaldia- 10-13, 11-13, 14-15, 16-19, 19-22 eta 21-26