Horrela, nobedadea Ana Martínez izango da, ligan debuta egingo duena. Bera Berak lehenengo lerroan beste baliabide bat irabazi du eta Aitor Etxaburuk Uxue Ezkurdia ere deituko du, ondorioz, denboraldiko lehenengo aldia da jokalari guztiak prest dituela.
Komunikabideei adierazi zien “etenaldia ondo etorri zaigu” baina, ere berean, bai berak bai Alcobendasen bi urte egin dituen Maite Zugarrondo ohartarazi zuten madrildarrak indartsu dira. “Erasoan nahiz defentsan baliabideak dituzte” zioen entrenatzaileak eta “guztia ematera datos” nafar atezainak. Zoritxarrez Helvetia Alcobendasekin aritzen den Nora Azurmendi donostiarrak oraindik mina hartuta dago eta ez du jokatzerik izango.
Bularreko minbiziaren aurkako borroka
Biharko partidan, Bera Berako plantillak besoko arrosa eramango dute igandean Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna delako. Minbizia ahal den azkarren hautematea oso garrantzitsua da eta ekimenarekin bat egingo dute jokalariek.
Urkabe produktuekin zozketa
Urkaberi esker, Bera Bera Eskubaloiak zozketa prestatu du biharko eta bertan kalitate handiko urdaitegiko produktu ugari eskuratzeko aukera dago. Atsedenaldian egingo da zozketa eta Bidebietan bertan produktuak izango dira.
“Intentsitate handiko bi hilabete igaro ostean, abuztua eta iraila, etenaldia ondo etorri zaigu” adierazi du komunikabideei. “Lanean deskarga egin dugu, arazo fisikoak izan ditugu baina ez larriak eta aprobetxatu dugu fisikoki errekuperatzeko eta froga fisikoak egiteko”.
Pozik da, antza, denboraldi hasieratik lehenengo aldiz izango du prest plantilla osoa Bidebietan larunbatean (18etan) –ohi baino ordubete lehenago- Helvetia Alcobendas hartzeko. Horrek esan nahi du Ana Martínez debuta egingo duela larunbatean. “Errekuperazio fasea amaituta, alta dauka nahiz eta zenbait ariketa egin behar dituen” azaldu du.
Bestetik, Elorza, Núñez eta Pinedo internazionalak entrenaldietara gaur itzuliko dira Tunezen Espainiako selekzioarekin jokatu ostean.
Bera Berak orain bete behar duen denboraldiko bigarren zikloaz galdeturik, Ligako sei partida eta EHFko kanporaketa aurrean dituelarik, Etxaburuk baieztatu du. “Urrian aurkari zuzenak izango dugu eta azaroa liluragarria izango da” onartu du “baina lehenengo oztopo Alcobendas da eta Valentziaz haratago ez dut begiratu” adierazi du.
Era berean, Etxaburu gustora dago “pixkanaka pixkanaka taldeak nahi duguna egiten duelako”. “Gure jokuan Temprano nahiz Zugarrondok garrantzi handia dute eta defentsari etekina ateratzen ari gara transizio eta kontraeraso ezberdinak gauzatuz” azaldu du eta “bigarren boladan hasieran baino baloi gutxiago galtzen ari gara”.
Ligari buruz, Etxaburuk “alde handia ikusten dut etxean edo kanpoan aritzea; iritsi eta jokatu zaila da”. Zentzu honetan, Helvetia Alcobendasek aise irabazi ditu etxeko partidak pabellón de los Sueñosen eta A Guardan eta Telden. “Guardes estu hartu zuen eta etxekoak ondo atera ditu”.
Bera Berako entrenatzailearen ustez Alcobendasek “aniztasuna du erasoan nahiz defentsan. Mugikortasun handia du, Arderiusek ondo zuzentzen du taldea, Ausas eta De la Cruzekin kanpoko jaurtiketa du, barneraketak egiteko aukera, hegaleko bikainak eta pibote altuak, hau da, lehiakorra eta baliabide ugari dituena defentsan eta erasoan”.
Pinedo (Ligako golegile nagusiena) eta Ziarsolo (aurreneko hamargarren artean) jokalariekiko taldeak duen dependentziaz galdeturik, Etxaburuk onartu du “gol asko egiten dituzten jokalariak dira” baina ez dago ados “eraso posizionalean beraiekiko dependentzia ez da hain nabaria”.